Pintaketa faxistak egin dituzte berriro Hondarribian

Auzotarrek ezabatu dituzte goizean eta udal brigadak abisua jaso du, guztiz garbitzeko.

Pintaketa faxistak egin zituzten bart gauean Hondarribian. Muliate inguruan bi pintaketa agertu dira goizean, Viva España, eta Que no os engañen, Vascongadas es España lelodunak. Lehenengoa, Muliateko babes ofizialeko etxebitzetako horma batean egin dute, bigarrena etxebizitza berrien lanentzako etxola batean. Batak zein besteak, neonaziek erabiltzen duten gurutze zelta zuten ondoan. Portuan ere egin dituzte antzerakoak.

Auzotarrek ezabatu dituzte goizean eta udal brigadak abisua jaso du, guztiz garbitzeko. 2015eko abenduan ere azaldu ziren ideologia faxistako pintaketak Hondarribian, Soroeta auzoan. Orduan, sieg heil (garaipen osoa, alemanez) mezua margotu zuten. Aste batzuk lehenago, eduki xenofoboko mezuak azaldu ziren Alde Zaharrean, Kale Nagusiko sarreran eta parrokian; gaztelaniaz idatzita zeuden.

Viva Espainia pintaketa faxistak

Auzotarrek ezabatu dituzte mezuak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.