Bi errenteriar izango dira gutxienez, Ereintzak antolatutako tenis irekiaren finalean: Eneko Millan eta Juantxo Albisu. Lehenengoak, lehenengo kategoriako finala jokatuko du, eta bigarrenak, bigarren kategoriakoa —beste bi kategoria daude, hirugarrena eta laugarrena—.
Kadete, gazte eta senior mailako binakako finalak hartuko ditu Jostaldi pilotalekuak igandean; Hondarribiak bi kategorietan ordezkaritza izango du.