Kurpil Kiroletako lehiaketaren finala egiten ari dira Uranzu pilotalekuan
Senior eta jubenil mailako Esku Huskako 62. Pilota Txapelketa egiten ari dira uneotan Uranzu pilotalekuan. Kurpil Kirolak antolatutako lehia da Uranzukoa. Bertan, jubenil mailako Ugalde anaiak Labaka-Esnaola bikotearen aurka jokatzen ari dira. Senior mailari dagokionez, Urdanpilleta-Aburuza Egiguren-Arangureren kontra ariko dira finalean.