Zesta-puntako finalak jokatuko dituzte igandean Jostaldin

Kadete, gazte eta senior mailako binakako finalak hartuko ditu Jostaldi pilotalekuak igandean; Hondarribiak bi kategorietan ordezkaritza izango du.

Zesta-punta partida izango da bihar Jostaldi pilotalekuan.

Zesta-puntako finalak, igandean, Jostaldi pilotalekuan.

Zesta-puntako kadete, gazte eta senior mailako Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte igandean (hilak 5) Jostaldi pilotalekuan, 16:30ean abiatuta. Hondarribiko Pilota Eskolako zestalariek gazte eta senior mailan ordezkaritza izango dute.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak gogoratu duenez, ondoko bikoteak lehiatuko dira txapelaren bi:

  • Kadeteak: Hondarribiko Joar Laka eta Manex Zamora (1), Danok bateko Ekhi Lete eta Oinatz Agirregomezkortaren aurka (2).
  • Gazteak: Zumaiako Gonzalo Agirre eta Ander Ureta (1),  Zumaiako Haritz Egaña eta Julen Cabanillasen aurka (3).
  • Seniorrak: Zumaiako Cosme Agirre eta Unai Uranga (1), Hondarribiko Julen Basterra eta Zugaitz Salaberriren aurka (3).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.