Udalaren orrialdean kontsulta daiteke 324 hildakoen gaineko informazioa. Horrez gain, errepresio militarrari buruzko datu basean 3.000 pertsona baino gehiago jaso dituztela jakinarazi dute. Oraindik bukatu gabe dago datu base hori.
Orotara, bi erakusketa eta hitzaldi bat antolatu dituzte. Lehen erakusketa bihar irekiko da Oiasso Museoan, eta emakume preso errepublikanoak ditu ardatz.
Bidasoko 90 deportatuak ardatz dituen erakusketa Arma Plaza gunean dago ikusgai, hilaren 22ra arte. Bortxaz kontzentrazio guneetara eramandakoen artean zeuden hiru hondarribiarrek askapena lortu arte biziraun zuten.
Asturiaga 1974 elkarteak hitzaldia emango du ostiralean gaztetxean. Astelehenerako omenaldia prestatzen ari dira.
Datorren asteazkenean hasiko da 2016ko urriaren 15eko gertakarien inguruko epaiketa.
Altsasuko gurasoentzat 1.450 euro bildu zituzten irailaren 1ean, Hondarribiko Gazte Egunean.
Asturiaga 1974 taldeak hitzaldia eta oroimen ekitaldia antolatu ditu Jose Luis Mondragon eta Xabier Mendez gazteen erailketa argitu dezaten eskatzeko.
Hilaren 26-27an bake prozesua indartzeko jardunaldiak egingo dituzte Ficoban, eta jardunaldi horiei lotuta egingo dute gaurko proiekzioa.
1976ko irailaren 8an hil zuten Josu Zabala. Kasu hori eta indarkeria polizialari lotutako beste batzuk landuko dituzte 'Ur handitan' saioan.
Orain 43 urte Higer farolaren ondoan gertatutakoa azaleratu nahi du Asturiaga 1974 plataformak. Biharko omenaldia antolatu dute.
Larunbatean manifestazioa egingo dute Oreretan, 1977ko errepresio odoltsua gogora ekartzeko. Bezperan gazte irundarrari omenaldia egingo diote Hondarribian.