Ekainaren 6tik 8ra jokatuko da Irunen gizonezkoen Eskubaloiko Espainiako Kopa. Kirol partidez gain, denetariko jarduerak izango dira asteburuan zehar, hala nola, kontzertuak, DJak, pintxo ibilaldiak eta gaztelu puzgarriak.
Erronka handia du Real Unionek etzi. Lehen Mailako Cadizen aurka ariko da, 18:30ean eta Galen, Espainiako Kopan. Jon Irazustabarrena da taldeko kapitaina, eta lehen kanporaketa pasatzeko gakoez mintzatu da.
Espainiako Kopako lehen kanporaketak zozkatu dira gaur, eta Real Unionek Lehen Mailako Cadiz jasoko du azaroaren 12 eta 13ko asteburuan.
Hilaren 7tik 8ra ezingo da zirkulatu erdiguneko hainbat errepidetatik. Irunbusek Iganderoren ibilbidea egingo du egun horietan, txapelketa jokatu bitartean.
Ekainaren 6tik 8ra bitartean jokatuko da azken fasea Artalekun.
2-0 hartu du mendean Palentziako Cristo Atlético taldeak, eta agur esan behar izan dio aurtengo ekitaldiari. Bigarren zati osoari jokalari bat gehiagorekin ekin zion arren, ez zuen markagailua irauli Irungo taldeak
Atzo Sevillan Errege Kopatik kanporatuak geratu eta gero Ligari begira daude txuribeltzak. Bihar beteko dira bi urte Real Unionen Real Madrid kanporatu zuela Errege Kopan. Ahazteko zaila izango da hura. Ahazteko modukoa, ordea, irundarren bilakaera aurtengo KO-aren txapelketa.