
EAJk gehiengoa baliatu zuen atzoko osoko bilkuran Auzitegi Gorenean helegitea jartzea onartzeko; horrekin batera, antolamendu plan berri bat izapidetzen hastea erabaki zuen udalbatzak.

HAPOaren aurkako epaiari kasazio-errekurtsoa jartzea aztertuko dute udal ordezkariek bihar deitutako batzordean.

"Esku artean ditugun baliabide guztiekin bide guztiak aztertzeko konpromisoa hartzen dugu", adierazi dute jeltzaleek; Auzitegi Gorenean kasazio errekurtsoa aurkeztea ez dutela baztertu erantsi dute.

http://www.youtube.com/watch?v=mlmv5Qb_dCw

Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko sei gazte espetxeratzen hartutako erabakiaren gainean, udal gobernu taldeak “kezka eta atsekabea” azaltzeaz gain, normalizazio politikoari ez diola laguntzen adierazi du: “Erabakia gazte hauek Se...

EAJren kritikei erantzunez, gobernukideek adierazi dute, datuak ematen, gaiaren berri ematen ari dela inplikatutako alde guztiei.

Oreretako sei gazteetatik bosten epaia berretsi dute Auzitegi Gorenak, sei gazteek errekurtsoa aurkeztu ondoren. Euren abokatuek jakinarazi dutenez, epaia Auzitegi Nazionalera bideratu beharko dute orain, eta iristean exekutatzeko agindua emango dute. Hurrengo egunetan izango da. Iosu Arruabarrenaren errekurtsoa onartu dute, baina ez Xabier Lujanbio, Aitor Franco, Maitane Linazasoro, Ion Aitor Alberdi eta Arkaitz Anzarena. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 20:00etatik aurrera. 2008an atxilotuak 2008ko apirilean eman zuen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Oarsoaldeko 22 gazte atxilotzeko agindua, Segiko kide izatea leporatuta. Horietako hamar, apirileko polizia operazioan atxilotu zituzten eta beste hamar, Donostiako Auzitegian aurkeztu zirenean, urte horretako uztailean. Beste bik ihes egin zuten. Apirilean atxilotu zituztenek tratu txarrak eta jazarpen sexuala salatu zituzten. Atxilotuen artetik, hamazazpi auzipetu zituzten eta gainontzeko hirurak, epaiketaren aurretik absolbitu zituzten. Segiko kide izatea leporatu zieten guztiei. Pasa den urtarrilean jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamazazpi gazteen gaineko epaia, iazko uztailean epaiketa egin ondoren. Horietatik 11 absolbitu zituzten, eta seiri kartzela zigorrak ezarri zizkieten, epaiaren arabera betiere, «talde terroristako kide» izatea leporatuta. Lujanbiori sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta gainontzekoei seinakoa. Fiskaltzak auzipetu guztientzako zortzina urteko espetxe zigorrak eskatu zituen, eta AVTk, berriz, zortzi eta hamabi urteko zigor eskaerak. [...]

Jazarpen kasuen harira ateratako epaiak garai hartako bi alkateei ez diela eragiten adierazi du PSE-EEk, prozedura judizialetik kanpo egon direlako: “Udal arkitektoak kalte moralak eragin izanaren kexa 1995 eta 2007 artean izandako gertaerengatik...

Bateraguneren gaineko epaia salatzeko elkarretaratzea egin dute

Bateragune auziko epaia salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako Niessen merkatalgunearen atarian. Hamarnaka herritar hurbildu da bertara. Auzi horren barruan Sonia Jacinto oreretarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Rafa Diez eta Arkaitz Rodriguezi ere zortzi eta hamar urte arteko zigorrak ezarri dizkiete. Epaiaren harira, manifestazioa deitu dute hainbat taldek, alderdi politikok eta eragilek datorren larunbaterako.

Espainiako Auzitegi Nazionalak bihar goizerako deitu ditu Bateragune auzia-ren barruan epaitu dituzten ezker abertzaleko zortzi kideen abokatu eta prokuradoreak epaiaren berri emateko. Epaituen artean, Sonia Jacinto oreretarra aurkitzen da. Fiskaltza...