Gorenean errekurtsoa aurkeztea "beharrezkoa" ikusten du gobernu taldeak

HAPOaren aurkako epaiari kasazio-errekurtsoa jartzea aztertuko dute udal ordezkariek bihar deitutako batzordean.

Mendeluko industriagunea. Alkain. Mendelu industriagunean kokatutako hainbat enpresek eraman zuten auzitara HAPOa.

Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurkako epaia “neurrigabea” dela iritzita, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jartzea aztertuko du bihar Udalerria batzordeak, udalak jakinarazi duenez. Maria Serrano udal batzordeko presidenteak adierazi duenez, “beharrezkoa ikusten dugu gure eskubideak erabiltzea eta kasazio-errekurtsoa jartzea”.

Gai ordenaren bigarren puntuan, bestalde, HAPO berria izapidetzen hastea “beharrezkoa eta komenigarria” ote den aztertuko dute batzordeko kideek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.