Herritarron Epaiako ekitaldira joateko autobus zerrendak jarri dituzte

http://www.youtube.com/watch?v=mlmv5Qb_dCw

Larunbat honetan, hilak 14, Herritarron Epaia ekimenari bukaera emango diote Iruñeko Anaitasunan. Oiartzungo Herri Bilguneak bertara joateko autobus zerrendak ohiko tokietan jarri ditu. Izena emateko azken aukera ostiraleko elkarretaratzean (20:00etan) izango da. Herrira mugimenduak ekainaren 8an abiatu zuen 197/2006 doktrinaren aurkako ekimen ibiltaria. Euskal Herri osoko hiri, herri eta auzoetan ibili da, tartean Oarso Bidasoko herrietan. http://www.youtube.com/watch?v=mlmv5Qb_dCw
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.