
Aste honetan 100 egun bete dituzte greban Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoko langileek. Euren lan baldintzak hobetzeko negoziazioak etenda daudela salatu dute.

Greba jarraipena izaten ari dela ziurtatu du ELA sindikatuak. Hala ere, borroka gaur bukatuko ez dela ziur dira: "Langile arteko gutxieneko soldata lortu arte aktibo eta borrokatzen jarraituko dugu".

Hilak 17an langileen arteko 1.500 euroko gutxieneko soldatak aldarrikatzeko greba orokorrera deitu dute. Mugimendu handiko eguna izatea espero dute ELA eta LAB sindikatuetako kideek.

Elkarretaratzeak egiten ari dira Irun eta Errenteria-Oreretako zaharren egoitzetan.

Muxikako Ebaki XXI enpresaren instalazioetan zela zendu zen atzo langilea, garraio orgak harrapatuta.

Iaz kaleratu zuen enpresak langilea eta bajan zegoen. ELA sindikatuak helegitea aurkeztu eta Donostiako epaitegiak baliogabetu egin du kaleratzearen ebazpena.

Langileek hiru hilabete daramatzate greba mugagabean, eta argi dute mobilizazioa dela bide bakarra. Elkarretaratzea 12:00etan izango da, Txingudi merkataritza zentroko dendaren aurrean.

Hondarribiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen greba egunak hilaren 12, 13, 16, 17, 26 eta 27an izango dira. Dituzten "lan baldintza eskasak" salatuko dituzte.

Elai Serbitzuak enpresako langileek hiru greba egun egin dituzte hilaren 21etik 23ra. Langileen %100ak egin du greba, "hitzarmen propioaren alde".

Aste honetan udalarekin eta ISS enpresarekin bildu da ELA sindikatua. ISSrekin izandako bilera "ile hartze definitiboa" izan da ELArentzat.

ELA sindikatuak ardura langileei egoztea eta erlazioak lohitzea leporatu dio udalari.