Kontraproposamenik gabe azaldu da ISS enpresa
Aste honetan udalarekin eta ISS enpresarekin bildu da ELA sindikatua. ISSrekin izandako bilera "ile hartze definitiboa" izan da ELArentzat.
Aste honetan ELA sindikatuak bi bilera izan ditu: udal ordezkariekin lehena, ISS enpresarekin bigarrena.
Gaur goizean, bildu dira laugarrenez udaletxeko langileen ordezkariak ISS enpresarekin. Akordioa errazteko asmoz, bileraren aurretik garbitzaileen proposamena helarazi zioten enpresari. Enpresa onlineko agerpena egin eta “galdera pare bat egin ondoren” datorren bileran beste proposamen bat egingo dietela azaldu diete. Honakoa “ile hartze definitiboa” izan dela azaldu du ELA sindikatuak. “nahiz eta proposamena eduki ez dute kontra proposamenik ekartzen eta beraz bilera bere hartan geratzen da. Errespetu falta totala”.
Hurrengo bilera gauzatu arte, udal garbitzaileak greban jarraituko dute. Hala ere, enpresari grebak aurrea jarraitzea “bost axola” diola gaineratu du sindikatuak.
Atzoko egunez, udal ordezkariekin bildu ziren eta udala “enpresarekin guztiz lerrokatuta” ikusi zutela azaldu dute. “Arazoa langile eta enpresaren artekoa dela eta beraiek ez dutela parte hartuko esan ziguten”. ELA sindikatutik jarrera hori salatu dute, “azeria oilategia zaintzen jarri, eta ondoren azeriarekin guk negoziatu behar”.