
Herrian berriki gertatutako indarkeria matxista kasu baten kontrako adierazpen instituzionala kaleratu dute Abotsanitz, EAJ, PSE-EE eta EH Bildu taldeek.

Udal gobernuak Casadevante Jauregia inbertitzaile pribatu bati saldu berri diola salatu du EAJk, "Hondarribiko Udalari hilabete askotan egindako eskaintzei erantzunik eman ez zaielako" haien arabera.

Koalizio subiranistak Irun auzoetatik eta herritarrekin batera eraiki behar dela iritzi du. Zortzi proposamen defenditu zituzten udalbatzan.

Ertzain batek herritar bati ukabilkada jo eta lurrera botatzen duen bideoa bolo-bolo dabil sareetan. Erasoaren gaineko azalpenak eskatu dizkio EH Bilduk Irungo Udalari gaur goizean.

Legealdi hau "aldaketarena" izango dela adierazi dute bi taldeek. Bost oinarri eta hamaika konpromisoko dokumentua sinatu dute gaur Estitxu Urtizbereak eta Garoa Lekuonak.

Udaletxe ondoko lursail hutsean udal bulegoak batzeko eraikina eskatuko dute, eta orain arteko udal bulego horiek, kultur sorkuntzarako bideratzea.

EH Bildu taldeak bultzatutako prozesu bati esker onartuko dute mankomunitateko kide izendatzeko eskaera egitea. Osteguneko udalbatzan onartuko dute.

Orain arte (bihar arte sinatu daiteke) 1.900 hondarribiarren babesa jaso du egitasmoak. 19:00etan izango da biharko hitzordua, udaletxeko arkupetan.

Hasierako onespen dokumentuari alegazioak egiteko denbora gehigarria dagoenez, "dokumentuarekin zer egingo den erabakitzeko aukera bat ireki" dela uste du taldeak. Horregatik, 21 proposamen aurkeztu dituzte, "eraikitzaileak".

Mozio bat erregistratuko dute osteguneko osoko bilkuran. Herrian etxebizitzarekin "arazo larria" dagoela diote koalizioko kideek, eta horri aurre egiteko "politika eraginkorrak egiten hasteko garaia" dela.

Frantziako gobernuak azaroaren 1etik aurrera indartuko dituen polizia kontrolen aurka bilduko dira, 18:30ean.

Koalizioak Jaurlaritzari eskatu dio datozen aurrekontuetan eskualdeko osasun zerbitzuak hobetzeko diru partidak ezar ditzala.

Astelehenean, irailaren 2an, egingo du batzarra eta Alardea izango dute hizpide.

Koalizio abertzaleak eskertu egin ditu 5.945 bozkatzaileak eta "izugarria" izan dela babesa baloratu dute.

San Juan plazan egingo dute ekitaldia 18:45ean. Nerea Kortajarena eta Arnaldo Otegi zerrenda kideak bertaratuko dira.

Bidasoko osasun arretaren egoerak "arduratuta" die Irungo EH Bildukoei, eta "Bidasoko osasungintza publikoa egoera larrian" utzi dutela salatu dute.

Abotsanitzekin lortu berri duten akordioaren nondik norakoak aurkeztuko dizkiete militanteei. Bozketa egingo dute ondoren.

Abotsanitzek, PSE-EEk eta EH Bilduk "babesa eta elkartasuna" adierazi diete bi elkarteei.

Muaran egingo du koalizio subiranistak herri batzarra, arratsaldez.

EAJ izan da adierazpena sinatu ez duen alderdi bakarra. Abotsanitz, PSE-EEk eta EH Bildu taldeek babestu dute.