Hondarribiar batek HITZAri adierazi dionez, asteazkenean izan zen gertakaria. Lau elizgizon jauregia begiratzen zeuden eta bizilagun batek okupatu nahian zebiltzan pertsonekin nahastu zituen.
Bi gaiekin lotutako galderak egin zituen Abotsanitzek; bien bitartean, gazte asanbladako kideak eta Zaldunborda Gelditu plataformakoak udaletxeko atarian elkartu ziren eta koplaka egin zuten protesta.
Hamarnaka lagun elkartu ziren atzo iluntzean gaztetxearen aldeko jarrera erakusteko asmoz. Ertzaintza bertaratu eta gutxienez bi herritar identifikatu zituen.
Egiluz jauregia elizaren esku geratu da berriz ere. Egoera salatzeko elkarretaratzera deitu dituzte hondarribiarrak gaur 19:15ean, Gipuzkoa plazan.
Gazteekin bildu baina ordu batzuk lehenago tokiko gobernuak bere postura publiko egin izana horren adierazle dela dio taldeak.
Azkenaldian sortutako berrien harira tokiko gobernuak bere posizioa argitzeko komunikatua argitaratu du. Gazteekin «hausnarketa bateratua» egiteko prest dagoela adierazi du.