Lau elizgizon identifikatu ditu Ertzaintzak Egiluz jauregiaren atarian

Hondarribiar batek HITZAri adierazi dionez, asteazkenean izan zen gertakaria. Lau elizgizon jauregia begiratzen zeuden eta bizilagun batek okupatu nahian zebiltzan pertsonekin nahastu zituen.

Hondarribiko Gaztetxea. Egiluz jauregia. Egiluz jauregia berriz okupatzen ari zirela pentsatuta, ertzaintzari deitu zion bizilagun batek.

Asteazkenean izan zen gertakaria. Hondarribiar batek HITZAri esan dionez, lau elizgizon Egiluz jauregira gerturatu ziren, lekua arakatzeko asmoz. Elizaren jabegokoa da jauregia. Herritarrak esandakoaren arabera, ateak blokeatzen dituzten egur xaflak kendu zituzten. Antza denez, udalaren baimena zuten horretarako.

Hori ikusitakoan, bizilagun batek eraikina berriz okupatzen ari zirela pentsatu zuen, eta Ertzaintzari deitu zion. Alde Zaharreko bizilagunak HITZAri esandakoaren arabera, bi ertzain kotxe agertu ziren kalearen goiko eta beheko aldetik, kalea itxiz. Jarraian, elizgizonak paretaren aurka jarri zituztela azaldu du herritarrak.

Azkenean, libre utzi zituztela argitu du hondarribiarrak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.