Orain dela bederatzi egun desagertu zen gizonaren bila abiatu dira gaur goizean. Ez dute aurkitu, eta bilaketa uztea erabaki dute.
Jaizkibelgo itsaslabarren inguruan, Biosnar lurmuturrean zehazki, jarraitzen dute iragan ostegunean desagertutako arrantzalearen bila.
Denboralearen ondorioz larunbata eguerditik etenda egon da ostegunean desagertutako arrantzalearen bilaketa.
Eguraldi txarrak larrialdi zerbitzuetako urpekariak murgiltzea oztopatu zuen; larunbata eguerdian eten behar izan zuten bilaketa.
Biosnar inguruan ari dira haren bila. Ostegunean, 13:45 inguruan, itsas kolpe baten ondorioz uretara erori zen arrantzalea.
Atzo desagertutako arrantzalearen bila hasi da gaur goizean berriz ere Ertzaintzaren erreskate zerbitzua. Biosnar lurmuturraren inguruan ari direla haren bila zabaldu dute.