
Irungo Udalak 3.040 euroko isuna jarri die Itaiako lau militanteri, 'No al feminazismo', 'Hombres idiotizados', 'Manipuladoras mentirosas' edo 'Hijas de puta' leloak ezabatzeagatik, besteak beste.

Bidasoko Itaiak elkarretaratzea egin du Irungo San Juan plazan, eta faxismoari eta matxismoari aurre egitea urgentziazkoa dela oihukatu dute.

Atalez atal egin du balorazioa udalak, eta erasoei buruz esan du ez dela inolakorik erregistratu. Aldiz, Bidasoko Itaiak hiru eraso salatu zituen.

Jose Antonio Santano jarduneko alkateak irmo gaitzetsi du erasoa. Bidasoko Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur 18:00etan, San Juan plazan, eta udaleko Berdintasun Batzordeak, 19:00etan, leku berean.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen ostiralean adingabe bati delitu horiek leporatuta. Itaiak elkarretaratzea egin zuen atzo gertakari hori gaitzesteko.

Bideo baten bitartez, Henry Mendez eskuin muturraren hauspotzailea dela eta bortxatzaile bati babesa eman diola salatu dute.

Atzo, gizon batek labankadaz hil zuen emakume bat Sarrigurenen. Bidasoako Itaiak adierazi du "geroz eta larriagoa" dela egoera.

Martxoaren 8an manifestazioa egingo dute San Juan plazan, 13:00; egunaren aurretik, hainbat jarduera antolatu dituzte.