
Urtero legez, sua piztu baino lehen aurreskua dantzatu dute San Juan plazan. Aurtengoa, formatu txikiagoan egin dute tenperatura altuengatik.

Gaurko iragarri dituzten tenperatura beroei aurre egiteko gomendioak eman ditu udalak. Udaltzainak kalean izango dira, jardunbideen berri ematen.

Hego-ekialdeko haizea bizi samar ibiliko da, eta tenperaturari gehiago igotzen lagunduko dio.

Gaur Landetxan egitekoak ziren haurrentzako jolasak eta haurrentzako puzgarriak bertan behera geratu dira; bestelako jarduerak ere lekualdatu dituzte.