
Prozedura legala beteta, administratiboki hondakinak bilakatu dira bizikletak, eta udalak bigarren erabilera ematea erabaki du, Balaztaren bidez.

Hondarribia eta Irun lotuko dituen bidegorria beharrezkoa dela adierazi du elkarteak, eta eskuhartzea duten administrazioei babesa eskatu diete.

Europako Mugikortasun astearen harira, hainbat ekimen antolatu ditu udalak herriko eragileekin batera. Autoak ez erabiltzearen aldeko kontzientziazioa du helburu egitasmoak.

Datozen asteotarako tailerrak, ikastaroak eta txangoak antolatu dituzte, "mugikortasun iraunkorrago baterantz aurrera egiten jarraitzeko".

Hamarnaka lagunek hartu dute gaur iluntzean Irungo Euskal Herria hiribideko 12. zenbakiko egoitza berria. Ibilbide gidatuaz haratago joan da inaugurazioa.

Bizikletaren aldeko Bidasoko elkarte Balaztak eta Hondarribiko Udalak antolatu dute txapelketa; gaurtik irailaren 12ra arte parte har daiteke.

Bidasoko Bizikletaren aldeko elkarteak, Artiako Lagunek eta Mendelu bizilagun elkarteak bizikleta martxa aldarrikatzailea antolatu dute ekainaren 6rako. Mendeluk eskualdeko udalerriekin oinez edo bizikletaz lotzeko arazoak izaten jarraitzen duela salatuko dute.

Hilaren 14ean neurtu zuen elkarteak Mendelutik igarotako bizikleta kopurua, baita txirrindularien eta oinezkoen iritziak bildu ere, eta esku hartzera premiatu du udala. Datozen asteetan CO2 isurketak neurtuko ditu auzoan.

Balazta elkarteak Gernikako Arbolatik Mendelura martxa bat egingo du, bihar den Nazioarteko Bizikletaren Eguna ospatzeko, beti ere aldarrikapen kutsu batekin.

Pasaden asteetan, eskualdeko alderdi politikoek Plaiaundi eta Mendelu lotuko lituzkeen bidegorria jarri dute mahai gainean berriro ere.