Auzitegi Gorenak asteazkenean aztertuko du Sonia Jacinto oreretarraren, Otegiren, Diezen, Rodriguezen eta Zabaletaren kartzela zigorren kontra defentsak jarritako helegitea. Bateragune auziaren absoluzioa eskatzeko, agerraldi bat egingo dute hainbat la...
http://www.youtube.com/watch?v=poxaWNxsBys&feature=youtu.be Hamarnaka lagun elkartu dira gaur, Biteri kalean dagoen Santander bankuaren bulegoaren parean, Jose Angel Serranoren egoera salatzeko. Era berean, martxoaren 6rako espero den enkantea geratzeko eskatu diote Santander bankuari. Bertan, Serranoren etxebizitza aterako dute enkantera.
Errenteria-Oreretako Lorena bizilaguna etxetik kaleratzeko prozesuan sartuta dabil, eta atzo hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten Donostian. Bertan parte hartu zuten udaleko zenbait ordezkarik, kaltetutakoari euren elkartasuna adierazi eta egoera ...
Oarsoaldeko hainbat eragilek agerraldia egin dute; hizkuntza politika ausartak eskatu dizkiote erakundeei Oarsoaldeko euskalgintzako kideek agerraldia egin zuten ostiral arratsaldean, euskarari lehentasuna emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakiaren harira. Euskalgintzako kide horien ustez, «argi izpia, haize freskoa eta arnasaldia» ekarri ditu erabaki horrek. Horren aldeko agiria sinatu zuten. Aldundiak honako erabakiak hartu ditu, besteak beste: prentsa agerraldietan euskara izango da lehenetsiko duen hizkuntza; barne mailan euskara izango da lan egiteko hizkuntza; aldundiari dagozkion lanen esleipenetan, enpresako gutxienez bi teknikarik EGA edo baliokidea den euskara maila egiaztatu beharko dute… Horiek guztiak, «euskarak merezi eta behar duen tokia hartzeko ezinbesteko pausoak dira», euskaltzaleen iritziz. Euskaraz bizitzeko beharra Euskaldunek, euskaraz bizitzeko beharra dutela ere gogorarazi zuten ostiralean: «Erakundeetara jotzen dugun aldiro, euskaraz kasu egitea nahi dugu». Horregatik, aldundiaren urratsa, «euskal herri euskalduna eraikitzeko lehen harri koxkorra» dela uste dute, «euskaraz bizi nahi dugunok zoriondu eta eskertzen duguna». Zentzu horretan, Oarsoaldeko euskalgintzatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta eskualdeko gainontzeko erakundeei, «hizkuntza politika ausartak» martxan jar ditzatela eskatu diete: «Euskalduntze prozesuan eredu izango diren erakundeak behar ditugu, prozesu hori bultzatu eta akuilu lana egingo duten erakundeak». Sinatzaileak Lezoko Oroitzene euskaltegia. Oiartzun Irratia. Oiartzungo AEK euskaltegia. Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskaraz. Oiartzungo Euskeran Itotiyak. Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon [...]