Hirigintza-izapidetzea eztabaidatzeko unea iristen denerako, talde politiko guztiek hainbat proposamen alternatibo eskuartean izatea eta horiek eztabaidatzea proposatu dute jeltzaleek.
Jose Antonio Santano alkateak eta Antxon Bertiz ordezkariak atzo sinatu zuten akordioa; guztira, 3.630 metro koadroko lursaila bereganatu du udalak.
Hasteko, udala eta Brioche Pasquier Recondok sinatutako hitzarmenari aurkeztutako alegazioen gainean eztabaidatuko dute zinegotziek.
Birkalifikazioak egoera okertuko duela iritzi dio talde ekologistak, padura eta estuarioari "lapurtutako" okupazio artifiziala "betikotuko" lukeelako.
Kutsu aldarrikatzaile eta salatzailea duen sari honekin urteko jokabide nabarmenak saritu nahi ditu Ekologistak Martxan elkarteak. Lehen honetan Irun saritu dute, «Bidasoa-Txingudiko estuarioaren gaineko hirigintza presioa handitzeagatik, Txingudiko natur gune babestuaren kontserbazio helburuak arriskuan jarriz».
Brioche Pasquierren lantegia lekualdatzeak aukera ireki du eremu hori birnaturalizatzeko. Enpresak eta udalak, ordea, etxebizitzak egiteko asmoa dute, eta ekologistak aurka azaldu dira.
Eusko Jaurlaritzari Brioche Pasquierren Azken Portuko lurzorua erosteko proposatu dio, "kalte konponezinak" gertatzea saihesteko, eta, toki horretan, parke publiko bat egiteko,
Talde ekologistaren iritziz, Azken Portuko hirigintza antolamenduko hitzarmena onartu izanak, estuarioa zabaltzeko aukera murriztu du.
Udal Gobernu Taldearen aldeko botoekin onartu dute akordioa. EH Bildu eta EAJk atzera botatzeko eskatu dute, lan gatazkari eta natur irizpideei erantzunez.
Maiatzaren 22ra bitarte izango dute aukera irundarrek izena emateko. Orotara, 2.069 plaza eskainiko dituzte.
Kiroldegien kudeatzaileak aldatu badira ere, aurreko sistemarekin jarraituko dute bi kiroldegiek, hau da, txartelarekin edota eskumuturrekoarekin.
Aparkalekuko zoladura hobetzeko lanak egingo dituztela jakinarazi berri du Irungo Udalak.
Igeriketako txapelketa dela eta, itxita egongo da 14:30etik 22:00etara.
Datorren astelehenetik (hilak 11) aurrera bazkide egiten diren guztiek ez dute matrikularen kontzeptua ordaindu beharko.
Guztira 342 ikastaro eskainiko dira, Azken portu eta Artaleku kiroldegietan, bigarren hiruhileko honetan.
Otsailaren 18a izango da matrikulatzeko azken eguna. Abonatu berriek %100eko deskontua izango dute.
Osasun neurriak baretu ziren ostiralean, eta, ondorioz, jada ez da erreserbarik egin behar hiriko bi kirol instalakuntzetara joan ahal izateko.
12 eta 22 urte bitarteko gazteek ez dute udako hiruhileko abonua ordaindu beharko.
Udako programan bezalaxe, datozen bi urte sasoietan ere neurri zorrotzak bete beharko dituzte erabiltzaileek Artaleku zein Azken Portun.
Oinezkoen pasabidea konpontzeko lanei ekin die udalak eta zati horretan txirrindulariak bizikletatik jaitsi beharko direla gogoratu du.