arrauna

Bertako Igogailuak Hondarribia

Santurtziri aldea murrizten saiatuko da Hondarribia etxean

Hondarribia B hirugarren postuan dago eta hurrengo astean amaituko da KAE 2 liga. Eusko Label ligan, Ama Guadalupekoa lehen postua bereganatzen saiatuko da.

Asteburuan, hiru bandera jokatuko dira Hondarribian

Eusko Label eta KAE 2 ligetako puntuak jokatuko dira asteburuan Bidasoko uretan. Euskotren liga amaitu egin denez, igandean, lagunarteko bandera jokatuko dute Ama Guadalupekoa ontziko neskek.

Laugarren urtez jarraian, Zarauzko bandera etxera

Zarauzko ikurrina lortu du Hondarribiak ondoz-ondoko laugarren urtez. Euskotren Ligari ur berdinetan eman diote amaiera asteburuan.

Hondarribia Bertako Igogailuak traineruak asteburuan bukatuko du liga.

Zarauzko ikurrina bikoitzarekin bukatuko dute Euskotren liga

Gizonen eskifaiak ere bi bandera izango ditu jokoan Zarautzen; B traineruak Zarautzen eta Kantabrian arraun egingo du asteburuan.

Arrauna

Banderarik lortu gabe igaro dira asteburuko jardunaldiak

Galizian lehiatu da gizonen lehen ontzia asteburuan, eta bosgarren eta bigarren sailkatu dira bertan; Hondarribia B-k laugarren bukatu zuen Pasaiako uretan egindako estropada.

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen ontzia artxiboko irudi batean.

Galizian lehiatuko dira bihar eta etzi 'Ama Guadalupekoa'-ko arraunlariak

Emakumeen eskifaiak atseden hartuko du asteburu honetan; Hondarribia B-k Trintxerpeko Bandera lortzeko indarrak neurtuko ditu bihar, Pasaian.

Hondarribiak irabazi du gizonen txandan [Irudia: TKE].

Gizonak garaile eta emakumeak bosgarren, Euskadiko Traineru Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko gizonen eskifaiak estropada irabazi zuen atzo Lekeition; Ioseba Amunarriz Euskadiko Traieneru Txapelketa gehien irabazi duen patroia bihurtu da.

Hondarribiko bi traineru, Euskadiko Txapelketaren bila gaur

Gizonen eta emakumeen 'Ama Guadalupekoa' ontziak txapelaren bila joango dira Lekeition. Oarsoaldeko ordezkari bakarra San Pedro da.

Hondarribiako emakumeen ontzia

Bost bandera izango dituzte jokoan Hondarribiko traineruek asteburuan

EuskoTren eta Eusko Label Ligetako ontziek hitzordua dute larunbat nahiz igandean. KAE2ko arraunlariak igandean Portugaleteko banderagatik lehiatuko dira.

Arraun Lagunak-ek irabazi zuen Donostiarra bandera [Irudia: TKE]

Sailkapen orokorraren bigarren postuan kokatu da Go Fit Hondarribia

Donostian aritu ziren Hondarribia Arraun Elkarteko hiru traineruak larunbatean; bigarren sailkatzea lortu zuten A eta B eskifaiek, eta hirugarren, emakumeek.

Gehiago