Hondarribiko Ttopara kultur elkarteak antolatu du Felix Calvoren erakusketa, Udalaren eta Arma Plaza Fundazioaren laguntzarekin. Turismo Bulegoan egongo da ikusgai, 10:00etatik 19:30era.
Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio esparru bakarra da, eta Nicolas Guerendiain elkartea pabiloi hori eraitsia izan ez dadin borrokan ari da. Eraikin horren inguruko argazki erakusketa bat ondu dute Palmera Monteron hilaren 31 arte.
Horietan lehena gaur izango da, eta Irungo Udaleko alderdi guztietako alkategaiak auzoan izango dira hauteskunde programak aurkezteko. Astebururako, aldiz, erakusketak eta mahai inguruak antolatu dituzte.