Atzo arratsaldean egin zuten Kosta kalearen inguruko bigarren saio parte hartzailea; abendurako iragarri dute hurrengo bilkura.
Mugikortasunaren Astearean baitan lehen parte hartze tailerra eta "ibilbide kritikoa" egin zituzten asteazken arratsaldean.
Orain dela hilabete pasatxo lursail pribatu batean izandako luizia garbitu dute udal zerbitzuek. Lanak bukatuta, Amuterantz doan erreia erabilgarri dago berriro.
Txingudiko Plan Zuzentzailearen barruan iragarritako lanak direla eta, mantenu faltaren gaineko lehen abisua 2018. urtean erregistratu zutela gogoratu dute bizilagunek.
Azkenaldian pilatutako obrek ondorioak izan dituzte Kostan. Egoera ikusirik udalarekin bilera eskatu du auzo elkarteak: informazioa jaso, eta zalantzak zein ezbeharren aurrean ardurak argitzea nahi dute.
Azken asteotan izandako luiziek, errepide mozketak, obrek... "arriskua" eta "segurtasun falta" eragiten dutela argudiatuta kezka agertu dute auzokideek.
Hondarribia eta Anoeta estadioaren arteko bidea egiten duen autobus zerbitzuak Amute-Kostako bizilagunak jasotzen ez dituela salatu du auzo elkarteak.
Auzo batukadan eta kalejiran parte hartzeko deialdia luzatu du bizilagun elkarteak; txiki eta gaztetxoei bestalde, Musika Festa ekitaldira hurbiltzeko eskaria helarazi die.
Aurten, martxoaren 3an egingo dute inauterietako desfilea Hondarribian, ohi bezala, igandez.
Larunbatean egingo dute Amute-Kostako jaietako herri bazkaria eta, ohi bezala, bazkalostea ezin animatuagoa izango da.
Lehia izango da asteburuan auzoan, futbol zelaian eta sukaldean. Artisau azoka bat ere egingo dutela aurreratu dute.
Egitarau osoa kaleratu ez arren, aurrerapentxo bat egin dute auzotarrek, larunbatekoa kaleratuz. Herri bazkaria egingo dute, eta astearte eta asteazkenean erosi beharko dira txartelak.
Amute-Kosta Auzo Elkarteak jairik egongo ez dela berretsi du ohar baten bidez. Hala ere, ostiraleko bileran parte hartzera deitu ditu auzokideak.
Amute-Kostako lokalak lehenbailehen irekitzeko helburuarekin antolatu dute auzolana; horien garbiketa eta egokitzapena dira xedeak.
Lursail pribatu batean gertatu zen lur irristatzeak errepidean arriskua eragiten zuen. Udalak ekin die garbiketa lanei azkenean.
Kantatzera ateratzeko aukerarik ez dagoenez, Gabonak zoriontzeko bideo bat egingo dute abestuz.
Osasun egoera medio aurtengo Amute-Kostako jaiak bertan behera uztea erabaki du auzo elkarteak. Hala ere, bi ekitaldi antolatuko dituztela aurreratu dute.
Edozeinek parte har dezakeela gogorarazi nahi izan dute auzo elkarteko kideek, eta datozen Inauterietarako aukerak aztertzea dela helburua azaldu dute.
Auzo elkarteak 2019ko jaiak antolatzeko bilera deitu du etzirako, ostegunarekin. Bestalde, elkartearen lokaletan zenbait konponketa lan egiteko auzolana egingo dute asteburuan.
Besteak beste, Asier Altuna eta Telmo Esnal, Begoña Vicario, Ramon Barea edota Tinieblas Gonzalezen lanak dira proiektatuko dituztenak.