Gaur eta bihar eman daiteke izena Amuteko jaietako bazkarirako

Larunbatean egingo dute Amute-Kostako jaietako herri bazkaria eta, ohi bezala, bazkalostea ezin animatuagoa izango da.

Datorren asteburuan, urriaren 5etik 7ra, egingo dituzte Amute-Kostako jaiak. Gaur (astelehena) irekiko dute herri bazkarirako izena emateko epea. Gaur eta bihar eman daiteke izena, 18:00etatik 20:00etara. Helduen prezioa 9 eurokoa da, haurrena 4 euro. Menua, sekulakoa: hasierakoak, salda, paella (haurrentzako makarroiak), edariak, eta postrea. Ohi bezala, bazkalostea ezin animatuagoa izango da. Bingoa egingo dute, jaietako lehiaketen sari banaketa, photocall-a, musika eta dantza… 220 lagun elkartuko dira bazkaltzen, hori delako muga, baina bazkalostera seguru gehiago animatuko direla.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.