Amute Kostako Folk Taldeak Gabonak zoriontzeko bideo parte hartzailea egingo du

Kantatzera ateratzeko aukerarik ez dagoenez, Gabonak zoriontzeko bideo bat egingo dute abestuz.

Amute Kosta Folk Taldeak Gabonak zoriontzeko bideo parte hartzaile bat egingo du.

Aurten kantatzera ezingo direla atera adierazi dute, ezta familiarekin elkartu. Hori dela eta, parte hartzaile guztien artean sortutako kanta bat abestuko dute, elkartu gabe.

Bakoitzak bere kabuz abestu eta grabatzera animatu nahi ditu taldeak, ez dela aurretik musika jakintzarik eduki behar argitu dute.

Azaroaren 22a baino lehen izena eman behar dela azaldu dute, telefono honetara mezua idatziz: 688 859 221.

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.