Gaur bertan hasi dituzte eraikina garbitu eta hondakinak kentzeko lanak. Hiru hilabetez ariko dira zeregin horietan.
Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Aduana zaharraren partzela erostea onartu du aste honetan, eta eraikina estatuaren eskuetatik udalarenera igaroko da.
Irungo aduanak nagusitasuna galdu zuen Espainia Europako Batasunean sartu zenean. Orain aitortza egin nahi diote aduana ordezkariaren figurari, haren lana bistaratzeko.
Irungo ordezkaritza bat Bartzelonara joan da bertako lurralde eta enpresa garapenerako proiektuak ezagutzera. Vía Irun hiri barruti berritzailea eraikitzeko baliatuko dute ikasitakoa.
Hilaren 15etik 17ra Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira, eta Bidasoko Zentroak ateak irekiko ditu egun horietan Frantziako ondarearen programaren barruan.
Bisita berriak Europako historia azalduko du Irundik, zazpi geldialdirekin, Etorbidearen zubitik Behobiako zubiraino. Horrez gain, ohiko bisitek jarraituko dute: hiriko ondarearena eta hirigune historikoarena eta udaletxearena.
Maiatzean egingo dute aduana ordezkaria izateko azterketa eta proba hori prestatzeko saioa egingo dute Plaiaundin, hilaren 29an.
Hiri barruti berritzailearen gune izatea nahi dute eta 4,98 milioi euro bideratuko dituzte egokitzapen lanetara.