Eskifaiaren Elkartearen eliz musika zikloaren lehen asteburuan Tolosako eta Irungo abesbatzek kantatuko dute Kale Nagusiko parrokian.
Gabonetako jaialdiari begira gaur hasiko da entseatzen Olagarro abesbatza. Deialdia egin dute, ahalik eta lagun gehien biltzeko asmoz.
Prague Philarmonic Children’s Choir haur abesbatzak Hondarribian abestuko du etzi. Tolosako lehiaketan parte hartuko dute bihar.
Kide berrientzako izen-emate epea ireki dute, 7-8 urtetik aurrera. Iñigo Salaberriak zuzenduko du taldea beste urtebetez.
Hamar urte bete ditu aurten Zumardikoak abesbatzak.
Hondarribiko Zumardi abesbatzak hamar urte bete ditu eta Lezoko eta Errenteriako beste hiru koru gonbidatu ditu larunbatean abesteko.
Iaz Europako Kultur Hiriburu izan zen Pilsen hiritik datoz, Donostia 2016aren barruan.
Eskifaia eta Xatz abesbatzek hurrengo astean Iruñean errepikatuko dute ostiralean Hondarribian emango duten kontzertua.
Enchiriadis eta Hondore taldeek abestu dute lehen bi egunetan. Hurrengo igandean itxiko da Hondarribiko 34. Eliz Musikaldia.
Abenduaren 24an egingo dute helduen Olentzero eta gabon kanten jaialdia, arratsaldez.
Guztira hamar abesbatza igoko dira oholtza gainera: Klink Korua, Amute-Kosta, Surbesta, Kardiñeruak, Xarmanta, Billabak, Goxoki, Zumardikoak, Olagarro, eta Marla Abesbatza.
Coro de Jóvenes de Madrid abesbatzak kontzertua emango du gaur alde zaharreko parrokian. Errepertorioan Euskal Herriko sortzaileen abestiak daude.
Leongo neska gaztez osaturiko koruak Amuteko Kaputxinoen elizan abestuko du bere hamargarren urteurrenean, Eskifaia elkarteak gonbidatuta.
Aritz Enparanen korua Katalunian egon da abesten. Larunbatean Bartzelonako abesbatza bat etorriko da Hondarribira, trukean.
Olagarro elkartean entseatuko dute, arratsaldeko zazpietan.
Xatz ahots zurien koruak irekiko du Udako kontzertua, Amaia Aldalurrek zuzenduta. Eskifaiak abestuko du gero, Gorka Aierbe zuzendari dela.
hamaika abesbatza elkartuko dira Gipuzkoa plazan, bakoitzak bi abesti kantatuko dituelarik.
Gabriel Faure konposatzaile okzitaniarraren Requiem meza abestuko du Andra Mari Abesbatzak Hondarribiko Alde Zaharreko parrokian.
Ainur ganbera korua, Landarbaso abesbatza eta Gentlemen Singers zortzikote txekiarra gonbidatu dituzte 35. Eliz Musika Ziklora.
Xatzek, Eskifaia Txikik eta Eskifaiak, hamasei Gabon kantaz osaturiko errepertorioa interpretatuko dute.