Zumardikoak abesbatzak urteurreneko kontzertua emango du

Hamar urte bete ditu aurten Zumardikoak abesbatzak.

Hamar urte bete ditu aurten Hondarribiko Zumardikoak abesbatzak eta hainbat ekitaldi berezi antolatu dituzte ospatzeko. Urriaren 22an beste hiru koru gonbidatu zituzten topaketa baterako, eta kalez kale aritu ondoren, Portuko elizan abestu zuten laurek. Eta larunbat honetan, hilaren 12an, 10. urteurreneko kontzertua emango dute Kultur Etxean (Denda kalea), 19:00etan hasita. Oraingoan, bakarrik ariko da Zumardikoak, edo ia bakarrik, hobe esanda. Izan ere, Eskifaia Txikiko abeslari gazteek ere parte hartuko dute, eta saioaren amaieran dantzarien eta pianoaren laguntza izango du abesbatzak. Euskal kanta ezagunekin osatu du Zumardikoakek urteurren kontzerturako programa.
Zumardikoak abesbatza

Zumardikoak abesbatzak hamar urte bete ditu aurten (Argazkia: Etxeberria)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.