
Errenteria-Oreretako Andra Mari Abesbatza
Andra Mari Abesbatzak Gabriel Faureren
Requiem meza abestuko du igandean Hondarribian, Alde Zaharreko parrokian. Hildakoei eskainitako mezen artean ezagunenetakoa da Faurerena, adituen artean ederrenetakoa, konposatzaile okzitaniarrak 1886 eta 1888 urteen artean idatzitakoa. Urte hartako hasieran estreinatu zuten Parisko Madalenaren elizan, hileta batean, eta hilabete gutxira kontzerturako egokitu zuten.
Andra Marik Hondarribian eskainiko duen emanaldirako, Ana Otxoa (sopranoa) eta Jesus Garcia Arejula (baritonoa) jardungo dute bakarlari gisa, eta besteak beste Donostiako orfeoiarekin harreman estua duen Gerardo Rifon eseriko da organoaren aurrean. Eskifaia Txiki herriko abesbatzak ere parte hartzea izango du igandeko kontzertuan.
13:30ean hasiko da igandeko kontzertua.