2026/9/21

Munduko hizkuntza komunitate gutxituen nazioarteko kongresua egingo dute Ficoban

Bihar egitasmoak antolatuta, munduko 35 komunitate desberdinetako 45 akademiko eta aktibista bilduko dira irailaren 24an eta irailaren 25ean, tartean, euskaldunak, galesak, kurduak edota maoriak.

Elkarrekin Podemosek David Nuño udal bozeramailea kargugabetu du

Diziplinazko espediente baten ebazpenaren ostean, alderdiko ordezkari izateari utziko dio udalean, baina zinegotzi postuan mantenduko da, inolako alderdiri atxiki gabe.

Orain bai, Euskotrenekoak dira

Lortu dute, igo dira. Hondarribia Arraun Elkarteko neskak lehen mailara itzuli dira, play-offeko bi jardunaldiak irabaziz, denboraldi ezin hobea amaitu ostean.

Performancea egingo dute sexu esplotazioa eta pertsonen salerosketa salatzeko

Sexu esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren aurkako egunean, irailak 23an, Txingudiko Elkarte Feministak performance egingo du 19:00etan. Emakumeen Etxeak prostituzioaren inguruko hitzaldia egingo du biharamunean.

'Irun.market' plataformak 33 saltoki eta 755 erabiltzaile ditu

Ekologin proiektuaren lehen urteko balorazioa egin dute. Proiektuari esker, besteak beste, gero eta erabiltzaile eta saltzaile gehiago daude plataforman.

Gaur aterako da lehen hegaldia Florentziara

Helmuga berria estreinatzen du aireportuak, eta horrez gain, Sevillarako hegaldi zuzenak berreskuratu dituzte.

324.000 bidaiarik erabili dute aireportua aurten

Bidaiari kopurua igo egin da iazkoarekin alderatuz, baina hegaldi kopurua aldiz, jaitsi.

Irango askapen mugimenduaren historia, liburu batean

Jose Antonio Egidok idatzi du 'Irango herri zaharra ez da errendituko' liburua. Irailaren 24an aurkeztuko du, Kabigorrin, 19:30ean.

Gehiago