2025/11

Samina Agustin Ugarte hil delako

Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundearen sortzaile izan zen, besteak beste, eta bere bizitzaren oinarri izan zuen beharra dutenak laguntzea.

Mayi Iza Agirre hondarribiarra berriro garaile Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketan

Hirugarrenez eskuratu du txapela hondarribiarrak. 30 partaideen artetik, onena izan da. Finalean ez du akatsik egin.

Ia 35 milioi euroko aurrekontu proposamena aurkeztu du udal gobernuak

Proiektu nagusien artean Hondartza kiroldegiko sauna eremua berritzeko gastua, Pasaia kalea berrurbanizatzeko lanak edota berdintasun jarduerak sustatzea agertzen dira. EAJk aurka bozkatuko du.

Haurren eskubideak aldarrikatzeko zenbait jarduera egingo dituzte

Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna izan zen atzo, eta horiek aldarrikatzeko egitaraua ondu dute udalak eta UNICEFek.

Indarkeria Matxista

Kontatzen ez dena, ez baita

Gertutik ezagutu du Arantxa Sanchez Larrartek tortura, erizain izanik ospitalean «txikituta» heltzen ziren pertsonekin lehenik; bere haragitan, ondoren.

Hotzagatik, Eba Etxea zerbitzua martxan jarri du Irungo Udalak

Zerbitzuaren barruan Zubia etxeko gaueko aterpea zabalduko dute. Gauean 8 gradutik behera egiten duenetan aktibatzen dute hotzaren protokoloa.

Indarkeria Matxista

Eskola etenaldira deitu du Ikama gazte antolakundeak, A25ean

Oarsoaldea eta Bidasoko ikastetxeetan deitu du protestara Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira; elkarretaratzera deitu du, Errenteria-Oreretan Ikama gazte antolakundeak.

Paramoundras eta The Darts ariko dira bihar Psilocyben

Psiloaroko laugarren hitzordua izango da bihar (hilak 21). 20:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak aurrez erosi behar dira.

indarkeria matxista

"Matxismoaren eta faxismoaren aurrean" kaleak hartzeko beharra aldarrikatu du Itaiak

Eskualdean izan diren azken gertakarien harira "jendartean gailentzen ari den neutralizazioa" haustea beharrezko dela azaldu du Itaiak. Hainbat jarduera antolatu dituzte.

BErdintasuna. Emakumeak. Boterea.

VIII Emakumeen Hondarribiko Xake Ttopara egin dute Kasino Zaharrean

Marlaxka Xake Klubak Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira xake topaketa antolatu du.

Elexazarreko aztarnategi erromatarrari buruzko hitzaldia izango da

Juanjo Hidalgo arkeologo eta irakasleak emango du hilaren 28an, 19:00etan, Oiasso Museoan.

Sandra Piñeirok elikadura nahasmenduen inguruko hitzaldia emango du

Hitzaldiaren helburua "elikadura nahasmenduren bat duten pertsonen errealitatea ezagutzea" da. Hilaren 26an izango da, Emakumeen Etxean.

Motos de Irun pabiloia eraisten hasi dira

ADIF eta Irungo Udala trenbidearen inguruan erabilerarik gabe dauden pabiloiak eraisten hasi dira.

Dagoeneko erabilgarri Irungo kiroldegietara sartzeko NIK Patrika Digitala

NIK Patrika Digitalaren aplikazioa instalatuta daukatenek txartela deskargatu besterik ez dute egin beharko, eta QR kodea pasatu tornutik sartzeko.

Kolon pasealekuan eta Nafarroa hiribidean bizikleta errei bat jartzeko azterketa egingo dute

Hiri jasangarriago baten alde egindako apustua da udalak egindakoa. 48.400 euroko gastua izango dute lanek.

Tren Txikito bueltan da

Tren elektriko berria aurkeztu du udalak. Irungo leku historikoetatik pasako da, hala nola Oiasso Museotik eta Ama Xantalen ermitatik.

"Etorkizun hobe baterako bidaian" hildako pertsonak oroituko dituzte

'Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez' lelopean egingo dute ekitaldia, 12:00etan, Irungo Skate Park-ean.

Gora egiteko aukera polita du Zaisa Txingudik

Larunbatean etxean jokatuko dute, Uni Bilbo C taldearen aurka. Bilbotarrak azken aurreko postuan daude, eta etxekoak laugarren doaz.

AGENDA

Asteburuan Bidasoan zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Gehiago