
Hilaren 24tik 26ra egingo dute jaialdia Irungo auzoetan barna. BidaShop eta Denok Bat elkarteek antolatu dute udalarekin elkarlanean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gazteen, nerabeen eta familien trebakuntzarako programak abiatu ditu bigarren urtez jarraian. Bost saio egingo dituzte Hondarribian.

Goizerako lanuzteak deitu dituzte sindikatuek, eta eragileek arratsalderako mobilizazio zaratatsuak. Hemen horien zerrenda, herriz herri. HITZAko langileek ere lanuztea egingo dute.

Zikloak "amaiera arrakastatsua" izan badu ere, antolatzaileek diote CBAko Kultura eta Sorkuntza zentroko kontzertuen emaitza "ezin hobea" izan dela.

Eibarko Urbat IKE taldearen aurka lehiatu ziren ostiralean Azken Portu kiroldegian, eta 13-11 irabazi zuten norgehiagoka.

Gaurtik hilaren 19ra egingo dituzte jarduerak. Bigarrenez egingo dute argazki rallya, eta gaurtik hilaren 17ra bidali daitezke irudiak.

Udal aurrekontuetatik 1.500.000 euro gorde dituzte herritarren proposamenetarako, eta bozka gehien jaso dituztenak jakinarazi dituzte.

Haur eta gazteen artean euskarazko kultur kontsumoa indartzea denez egitasmoaren helburua, euskara hutseko hamar film emango dituzte.

Lehiaketaren 11. edizioa da aurtengoa, eta azaroaren 9ra arte dago parte hartzeko aukera. 12 eta 20 urte artekoek har dezakete parte.

Hilaren 17an (ostirala) izango da hitzordua, eta musika, dantza eta antzerkia ardatz izango dituen ekitaldia egingo dute Oiasso museoan.

Palestinako herriarekin bat egiteko lanuzteak deitu dituzte sindikatuek gaurko egunerako. Hondarribiko Udal Liburutegiko langileek ere deialdiarekin bat egingo dute.

Larreaundi-Olaberria auzo elkartea Kulturartekotasunaren hilabetea ari da ospatzen, eta hilaren 25ean emango diote amaiera, jaialdi batekin.

Ekitaldi mordoz osaturiko programazioa antolatu du udalak udazkenerako, Amaia KZ-an eta CBA-n disfrutatu ahalko direnak.

San Juan plazan izango da manifestazio burrunba hori, 19:00etan. Herritarrak deialdiarekin bat egitera deitu dituzte.

M8 Asanblada Feministak herritarrei hilaren 16an egingo duten jardunaldira bertaratzeko deia luzatu die. 18:30ean izango da, Palmera Monteron.

EKICC egitasmoa hasiko dute bihar, herriko hainbat eragileri haien proiektuak aurrera eramateko laguntza eskainiz.

Hilaren 15 eta 16an parke horretako bi zuhaitz moztuko dituzte, eta lan horiek zirkulazioan izango dute eragina, 09:00 eta 16:00 artean.

Bularreko Minbiziaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatu dute hitzordua. Hilaren 17an izango da, eta Mabel Lozano zuzendaria bertan izango da.

44.000 bidaiari baino gehiago igaro dira azpiegituratik azken hilabetean. Zehazki 44.382 izan dira.

Hilaren 18 eta 21ean egingo dituzte jarduerak; emakume pailazoak eta Kanariak Uharteetako turismoa izango dira hitzorduetako ardatzak.