%7,1 bidaiari gutxiago igaro dira Hondarribiko Aireportutik irailean

44.000 bidaiari baino gehiago igaro dira azpiegituratik azken hilabetean. Zehazki 44.382 izan dira.

Donostiako Aireportuaren iraileko datuak plazaratu berri ditu AENAk. Enpresak jakinarazi duenez 44.000 bidaiari baino gehiago igaro dira azpiegituratik azken hilabetean. Zehazki 44.382 izan dira, eta 2024ko hilabete berarekin alderatuta %7,1 bidaiari gutxiago suposatu du horrek.

Dena den, aireratze eta lurreratze hegaldiei dagokienez %8ko igoera izan du aireportuak. Guztira 631 mugimendu erregistratu dituzte. 

Urte osoko datu metatuei erreparatuz gero, datuek negatiboak izatera heldu dira enpresarentzat. 2024ko datuekin alderatuta %9,5 mugimendu gehiago erregistratu dituzten arren, %3,7 bidaiari gutxiagok erabili dituzte Hondarribiko zerbitzuak, 365.157 bidaiari guztira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.