2025/10/27

Podiumez beteriko txapelketak BATentzat

Atletismo taldeak hainbat domina irabazi ditu gizonezkoen Espainiako taldeen arteko 20 urtetik beherako txapelketan eta Europako Master txapelketan.

"KonponBIDEAN?" saio irekia antolatu du Antxeta Irratiak

Estitxu Urtizberea alkateordeak alardea "kudeatzeko" pausoak azaldu eta aurrera begirako erronkak aztertuko ditu. Saioa gaur izango da (hilak 27), arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. 

Remi Raimond eta Nerea Egia dira Donibane Lohizune Hondarribia lasterketako garaileak

Parte hartzaileek 21.097 metro burutu zituzten. Donibane Lohitzuneko Folch plazan hasi eta Hondarribiko Arma Plazan bukatu zen lasterketa. Bidean haize bolada handiei eta euriari aurre egin behar izan zieten.

Indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren kontra elkartu dira

Aurreko asteko Hondarribiko indarkeria matxista kasua gaitzesteko egin zuten elkarretaratzea larunbatean, udalak deituta.

Bat-bateko heriotzaz eta kirolaz arituko dira Real Unionen ekimenez

HItzaldi eta formakuntza saioa izango da astezkenean Stadium Galen. Desfribiladorearen erabilera ere azalduko dute.

Amaitutzat eman dute Araso industrialdeko ur hornidura arazoa

Aurreko astean ur biltegian izandako arazo batzuek ur zikina eman zuten industrialdean. Probak egin ondoren, baieztatu dute ez dagoela kutsadurarik.

Herritarren Arreta Zerbitzua "bikain" baloratzen dute herritarrek

HAZen inguruko inkestak egin ditu udalak, eta azaldu dute emaitzen arabera herritar gehienek bisita bakar bat behar izaten dutela haien arazoa konpontzeko.

Bartzelonan aurkeztuko dute 1936an Gipuzkoara etorritako internazionalisten ikerketa

Aitzol Arroyo historialari hondarribiarrak eta Aitor Azurki kazetari donostiarrak ondu dute ikerketa. 2026an liburu batean argitaratuko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Kabigorrik bi emanaldi berri aurkeztu ditu

Orils Pineda artista kubatarrak kontzertua eskainiko du eta Laura Sam poetak ahotsezko errezitaldia.

Gizon bat atxilotu dute kiroldegi bateko aldageletan emakumeak grabatzeagatik

Arropaz aldatzen ari ziren bitartean eskuko telefonoarekin grabatzen ari zen; atxilotua 40 urteko gizona da.

Bi antzezlan izango dira asteburuan Amaia KZn

'Mr Bo' eta 'Itzulera' eskainiko dituzte, umorez beteriko bi ikuskizun.

Gehiago