
Langileen Batzordeak salatu du enpresak hitzarmenaren negoziaketa mahaia edukiz hustu duela eta greba zein mobilizazioekin jarraituko duela "langileen lan baldintzak hobetu arte".

Alarde publikoko jeneral berria izendatu dute Patxi Perez Goñi. Zortzi urte eman zituen Anaka konpainiako kapitain gisa, eta orain, azken urteetan eskuan zeraman eskopeta alde batera utzi, eta aginte makila hartuko du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako hainbat seinale kaltetu eta margotu, eta Jaizkibelen ibilgailu motordunen joan-etorriak arautzen dituen ordenantzaren aurkako pankartak agertu dira. Hondarribiko Udalak eta Azeri Ehiza elkarteak ekintza horiek gaitzetsi dituzte.

Hamargarren Beñat Elzo mendi lasterketa egingo dute bihar goizean (azaroak 1). Irabaziak ATR-X elkartera bideratuko dituzte. Urteroko ordutegi berak errespetatuko dituzte.

Eibar Hiria Sari nagusian esan zion agur Ane Santesteban errenteriarrak txirrindularitza profesionalari, txikitan amesten zuen bezala: etxeko talde batean eta etxeko lasterketa batean. Egindako ibilbidearekin asebeteta, ilusioz hartu du hasi berri duen etapa berria.

'Mugak hausten' jardunaldien harira, migrazioaren hainbat alor jorratzen dituzten lau eragile bildu, eta egungo politika arrazistak salatu dituzte.

"Bizimodu guztiz begetal baten inguruan elkartzeko, ikasteko eta ospatzeko" espazioa da jaialdia. Zenbait jarduera egingo dituzte, hitzaldiak, kasu.

Araban, Bizkaian eta Nafarroan udalez gaindiko dimentsioa duten azpiegiturek ezaugarri bereziduneko ondasun higiezinen gaineko zerga (EBOH) ordaintzen dute. Gipuzkoan ere kobratu ahal izateko beharrezkoan diren neurriak hartzeko eskatu du koalizio subiranistak.

Alarde Publikoko jeneral berria izango da HITZAren ostiraleko astekariko protagonistetako bat. Hona harekin izandako elkarrizketaren aurrerapentxo bat, bideoan.

Kontratu berria irailaren 1ean sinatu zen eta urtebeterako iraupena izango duen arren beste urtebete luzatzeko aukera izango du enpresak.

Lanak astelehenean hasi (azaroak 3) eta ostiralean bukatuko dituzte. Trafikoan zein oinezkoengan ahalik eta eragin gutxien izateko neurriak hartuko dituzte.

Hondarribiko lehen hiri autobusa martxan jartzeko prest dago jada, eta tokiko merkataritza zerbitzuak indartzeko plana aho batez onartu dute.

Domusantu Eguna da bihar. Hilerrira bidean auto pilaketak ekiditeko arautu dute trafikoa.

Lasterketaren ondorioz bihar goizean zenbait kale moztuta egongo direla jakinarazi du udalak.

GKSk deituta, elkarretaratzea eta elkartasun argazkia egingo dira gaur (hilak 31, ostirala) 20:30ean Moskuko plazan.

Lassai Psikologia zentroko Estibaliz Zubialde psikologoa elkarrizketatuko dute, publikoari irekitako saio batean.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Hilabeteroko azken ostiralean egindako irakurketa zabaldu dute, eta bihar, Zabaltza plazan izango dira, 20:00etan.

Eraikinak izan dituen "galera termikoak" ekidin eta bertako irakasle zein ikasleen "erosotasuna eta eguneroko jarduna" hobetuko dituzte. Aurrekontua 135.766,48 eurokoa izango da.

Irungo Udalak konbokatutako elkarretaratzean igandeko kasua eta emakumeek jasaten duten jazarpena salatu dute.