
Lau asteburutan izango dira kontzertuak. Aurtengoan, CBAko agertoki berrian ere egingo dituzte zenbait kontzertu.

Hondarribiko jaien balorazioa egin du Hondarribiko Udalak. Alardean aurrerapausoak ematen ari direla ikusi arren, HAOSEren jarrerarekin kritiko azaldu da.

Euskara Zerbitzuak antolatutako udalekuak dira, eta horien helburua euskara sustatzea da. 5 puntuetatik 4,7ko balorazioa jaso du programak.

Ostiral honetan jokatuko dira Grand Slameko zein Master Serieseko final handiak. Oier Kanpandegik ezin izango du bertan egon.

Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak Irungo Udalaren dirulaguntzak erabiltzen ditu munduan zehar proiektu ezberdinak gauzatzeko.

2025-2026 denboraldirako entrenatzaile berria izango du Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen ontziak. Cortesek zortzi urte egin ditu taldean. Haren onena eman izanaren lasaitasunarekin, "harro" esan dio agur taldeari.

Hondarribiko Jai Nagusietako VIII. Xake Jaialdian Jesus Mari Jauregui Echeveste omendu zuten. Miren Olaizola eta Ione Jauregui Olaizola alabak jaso zuten esker ona.

Ikasturte honetan ere literatura tailerrak emango ditu Hondarribiko Udal Liburutegiak. Liburutegian bertan edo telefonoz deituz eman daiteke izena.

Txingudiko Elkarte Feministak antolatu du tailerra Gipuzkoako Foru Aldundiarekin laguntzarekin. Urritik abendura dira saioak.

Azaroaren 13tik 15era izango da Amua Musika Laburmetrai Jaialdia, eta egitarau horren barruan bideoklip lehiaketa antolatuko dute bigarrenez. Jaialdian proiektatzeko hamar bideoklip aukeratuko dituzte antolatzaileek.

Emanaldiaren ondoren mahai inguru bat egingo dute filmaren zuzendariarekin. 19:00etan izango da saioa, eta ez da sarrerarik behar.

"Etengabeko bilakaeran dagoen ingurune biziduna" da Maddalen Arte Garaikiderako Gunea. Datozen hilabeteetan egoitza artistiko bihurtuko da; izan ere, Sandra Cuesta artistak espazioan bertan egingo du lan.