2025/9/1

Osasun materiala bilduko du LABek Kubara bidaltzeko

Gaurtik urriaren 15era arte izango da indarrean kanpaina. Bere egoitzetan jasoko du osasun materiala, baita ordezkaritza sindikala duen osasun zentroetan ere.

Zabaldu dute Irungo haur txokoetan behin-behinean izena emateko epea

Erdialdeko haur txokoa, Txikilab Palmera-Montero, Lapitzeko haur txokoa, Kateko haur txokoa eta Etxaldea haur txokoetan eman daiteke izena.

Oinarriak sendotzea, Txingudi Rugby Klubaren helburuetako bat

Klubak ikasturteko berriko entrenamenduen, berrikuntzen eta aurreikuspenen inguruko informazioa helarazi du.

Eman daiteke izena Bidasoko xake klubean

Ate irekien jardunaldiak egingo dituzte hilaren 8tik 11ra, 19:00etan, Irungo lokalean. Ikasturtea hilaren 15ean hasiko dute.

OARSO BIDASOKO HITZAk bat egin du RSFren kanpainarekin

Israelek Gazaren aurka abiatutako sarraskiaren aurka, mobilizaziora deitu du gaur RSF Mugarik Gabeko Kazetariak gobernuz kanpoko erakundeak

"Giro apartean" iragan zen Hondartza Bolei Txapelketa Herrikoia

Laugarrenez antolatu du txapelketa Harresi Bolei Klubak. Helduen 24 taldek, kadeteen hiruk, eta haurren bik parte hartu zuten.

Salgai daude N97ren Dj saiorako sarrerak

Irune Muguruzak eta Jota Music-ek egingo dute saioa hilaren 13an Kultur eta Sorkuntza zentroan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteak aisialdiko ekintzen berri eman du

Orotara hamar ekintza antolatu dituzte ikasturte berrirako, eta auzo lokalean eta auzo elkartean izango dira guztiak.

Bere izenean herriko establezimenduetara deiak egiten ari direla salatu du udalak

Iruzurra izan daitekeela jakinarazi du udalak, ez baita bera dei horiek egiten ari.

Gehiago