Salgai daude N97ren Dj saiorako sarrerak

Irune Muguruzak eta Jota Music-ek egingo dute saioa hilaren 13an Kultur eta Sorkuntza zentroan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Irune Muguruza@haizeairastorza / @n97_eh

Irune Muguruzak eta Iñigo Jimenezek 2023an sortu zuten N97 proiektua, eta hilaren 13an Irunen emanaldia egingo dutela jakinarazi du Irungo Udaleko Gazteria zerbitzuak. 

Kultur eta Sorkuntza zentroan izango da saioa 22:00etan, eta sarrerek bi euro balio dute. Ekitaldi hori CBA espazio berriaren hilaren 11ko inaugurazio ekitaldiaren barruan kokatzen da. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.