Bileraren helburua eskualdeko pediatria zerbitzuen egoeraren inguruan adostasun bat lortzea izango da, Bidasoaldeko osasun sistema publikoa hobetzeko.
Ekainaren 6tik 8ra jokatuko da Irunen gizonezkoen Eskubaloiko Espainiako Kopa. Kirol partidez gain, denetariko jarduerak izango dira asteburuan zehar, hala nola, kontzertuak, DJak, pintxo ibilaldiak eta gaztelu puzgarriak.
Hondarribian lur horiek berreskuratzeko aukera mahai gainean egotea EAJk Madrilen egindako lanaren emaitza dela adierazi dute.
Ibarlako errekan goiza igarotzen dute Lurmaitte udalekuko haurrek jolas librean. Maider Aizpurua irundarrak sortu zituen udaleku horiek, eta aurtengoa zazpigarren ekitaldia izango da.
2022an hasi zen, eskualdean antzemandako birtziklatze beherakada bati aurre egiteko neurri gisa. Gaur goizean, azken bi urteetako datuak plazaratu, eta aurtengo kanpainaren berri eman dute.
Uztailaren 2tik 30era eta abuztuaren 1etik 29ra izango dira saioak. Izena maiatzaren 26tik ekainaren 6ra eman behar da.
Kamioiko kabinan, abiatzear zela, hilik aurkitu zuten Transdipe SL enpresako garraiolaria astelehenean. Langilea "gogoratzeko eta garraiolarientzako lan baldintza kaskarrak" salatzeko elkarretaratzea egin dute sindikatuek.
Ruandan bertakoen "aliatu" da Behar Bidasoa; "izan ere, Afrikak ez duela salbatzailerik behar uste dugu, aliatuak baizik".
Zabaltzen kooperatibako kideek burutu duten diagnostikoa aurkeztu eta hurrengo pausoen berri eman dute.
2027 urtera arte 4,1 milioi euro gehiago bideratuko ditu aldundiak Gipuzkoako hondartzetako funtsezko zerbitzuak finantzatzeko.
Ekainaren 6an, 10:00etatik 18:00etara emango dute tailerra, eta 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena.
Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan hirugarren hiruhileko ikastaroetan izena emateko aukera egongo da, abonatua egon edo ez.
Europa Laica erakundeko presidente ohiak emango du hitzaldia asteartean –hilak 27–, Palmera Montero gunean.
Hilaren 23tik ekainaren 1era dastatu ahal izango dituzte herritarrek. Bozkatzeko liburuxkako kupoia establezimenduetako edo turismo bulegoetako kutxetan sartu behar da.