Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Natura eta jolas librea, Lurmaitte udalekuetan

Ibarlako errekan goiza igarotzen dute Lurmaitte udalekuko haurrek jolas librean. Maider Aizpurua irundarrak sortu zituen udaleku horiek, eta aurtengoa zazpigarren ekitaldia izango da.

Udalekuak bitartean Ibarlako errekan izaten dira haurrak gehienetan.Lurmaitte
Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/05/23

Natura, haurrak eta aisia batzen dituzte Lurmaitte udaleku irekiek. «Ehuneko ehunean» lurrarekin kontaktu zuzena duten udaleku gisa definitu ditu Maider Aizpurua udalekuen sortzaileak, eta aurtengoa zazpigarren ekitaldia izango da. Aisia proposamena 3 urte eta 11 urte bitarte arteko haurrei begirakoa da.

Udalekuen bereizgarrietako bat «naturan egotea» dela argi du Aizpuruak, eta adierazi du familiek «asko baloratzen» duten balioa dela. Haurrek lurrarekin harremanetan igarotzen dituzte ordu gehienak, «lurrarekin jolasten, lokatzarekin, buztinarekin, lurrean zuloak egiten, zikintzen…». Denbora guztian elkarrekin «jolas librean» aritzen dira adin ezberdinetako haurrak, eta lau begirale badaude ere, soilik haurrek haiekin jolastea eskatzen badiete izaten dira haiekin. «Ez dira udaleku zuzendu batzuk. Helduok, begiraleok, hezitzaileok ez diegu umeei esaten zer egin behar duten. Behar dutenean akonpainatzeko, babesteko edo zaintzeko gaude gu. Hori da diferentzia adierazgarriena», azaldu du Aizpuruak. Halaber, nabarmendu nahi izan du inoiz ez dela haurren arteko liskarrik izan. «Naturan gaudenean frogatuta dago zientifikoki garuneko uhin neurotransmisoreak baretu egiten direla. Testuinguru horretan aste oso bat igarotzen dute, eta zoragarria da ikustea zein lasai eta pozik dauden». Barnealdean ez direla apenas egoten nabarmendu du udalekuen sortzaileak, eta pedagogia hori «pedagogia berdean» oinarritzen dela adierazi du. 

Goizero-goizero Meakako dantza elkartean elkartzen dira haurrak, eta sartze ordua malgua da. Ordu bat finkatze aldera, Aizpuruak esan du 09:30ean irekitzen dituztela ateak, baina 10:30ak bitartean familia bakoitzak ahal eta nahi duenean gerturatzen ditu haurrak. Lehen ordu erdian dantza elkartean izaten dira udalekuko kideak, eta ondoren, hiru espaziotara joaten dira, betiere errekatik gertu. Parte hartzen duten haurrentzako hiru arautxo finkatzen dituzte; batetik, ez dute elkar minik ematen, naturako izakiak direlako, eta beraz, haien artean zaintzen dira; bigarrenik, gauza arriskutsuak egin ditzakete, adibidez, eskalatzea, eta laguntza behar badute eska dezakete; hirugarrenik, urrutira joan daitezke, baina arduradunek beti jakin behar dute non dauden. «Inoiz ez da ume bat galdu edo joan. Baina sustatu nahi dugu erreferentzia bat izan behar dutela», zehaztu du Aizpuruak.

Ibarlako errekan igarotzen dituzte ordu gehienak, baina txangoak ere egiten dituzte, hala nola, Hondarribiko Asturiagako hondartzara, Aitzondoko ur jauzira, edo Plaiaundiko parke naturalera. Dena den, Aizpuruak aitortu du batzuetan kosta egiten zaiela haurrak errekatik ateratzea: «Plazera hartzen diotenean jolas libreari, batzuetan ez dute behar Lurmaitte beste leku batean egitea». 

Aurrekariak
Udaleku forma hartu aurretik, 2018an Irungo Udalaren haurtxokoetan antzeko proiektu bat hasi zuen Aizpuruak Txiribuelta enpresarekin. Garai hartan hiru haurtxoko zeuden hirian, eta horietako bakoitzean astean behin egiten zen proiektua zen. Bi urteren ondoren haurtxokoak utzi eta Txiribueltarekin batera Jaitzubia hipikan udaleku irekiak egiten hasi ziren. Geroago, beste jauzi bat eman zuen proiektuak, eta Lurmaitte irabazi asmorik gabeko elkartea jaio zen. Egungo udalekuak sortu ziren orduan. 

Proiektuak izan dituen fase guztietan adin ezberdinetako haurrak batera ibili dira beti, eta horri eutsi dio Aizpuruak urte horietan guztietan. «Eskola txikietan ohikoa da adin desberdineko jendea elkarrekin ikasten ikustea, bai eskoletan, bai eskolaz kanpoko ekintzetan. Horri eutsi diogu Lurmaitten», esan du. Eredu hori «oso aberatsa» dela uste du, eta udalekuetan ohikoa izaten da 3 urteko haur bat eta 7ko beste bat, adibidez, elkarrekin errekan sartuta ikustea harresi bat harriekin eraikitzen.

Orotara bost txanda antolatzen dituzte urtero-urtero; uztaileko lehen astean hasten dira, eta abuztua hasi arte irauten dute udalekuek. Interesa dutenek asteka egin behar dute euren matrikula lurmaitte@gmail.com-era idatzita edota 627 546 864 telefono zenbakira deituta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.