Plana idatzita dauka jada Euskara departamentuak, baina partaidetza prozesu baten bidez ekarpenak egiteko erabakia hartu du kolektiboak. Udalaren proposamen hau "baikorki" baloratu dute.
Ekainaren 6tik 8ra jokatuko da gizonen eskubaloiko Espainiako Kopa Artalekun. Bidasoa-Irunen final-laurdenetako kontrarioa, Torrelavega.
Zuhaitz horien egoera "sakon aztertu" dutela azaldu du udalak eta zuhaitzetako bakoitza mozteko arrazoi ezberdinak eman dituzte. Hilaren 13tik 15era moztuko dituzte, GI-636 errepidea moztuz.
Beste bost ezki mozteko asmoa duela udalak salatu dute eta esku hartze hau zuhaitzen ilaren "ahultze" eta "suntsitze planifikatu" baten parte dela uste du taldeak. Mozketa hauek bost hilabetez ezkutatu izana leporatu diote udalari.
Hamahiru konpainiak osatuko dute aurtengo alardea eta dagoeneko kantinera guztiak hautatu dituzte.
Maiatzaren 17an eta 25ean egingo dituzte pala txapelketako kanporaketak Jostaldi pilotalekuan. Finala hilaren 31n jokatuko da.
Larunbatetan eta igandetan dira klase horiek, Toki Alai, Leka Enea eta Eguzkitza ikastetxeetan.
Hilaren 15ean egingo den ekitaldi berezian ez ezik Matxin Artzu Kaleko turismo bulegoan eta Euskara zerbitzuko bulegoan ere jaso ahal izango dira.
Bertako historiadun txokoak ezagutarazteko HITZAren egitasmoaren hurrengo saioa hilaren 25ean izango da, San Marko gotorlekuan.
HAPOari alegazioak ezarri dizkio Hondarribiko PSE-EEk, "Mendelu auzoan jarduera eza salatzeko". Auzoa kaltetua egon arren, udal gobernuak alde batera utzia duela nabari du alderdiak.