Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Aski Da! kolektiboak ekarpenak egingo dizkio Euskara Planari

Plana idatzita dauka jada Euskara departamentuak, baina partaidetza prozesu baten bidez ekarpenak egiteko erabakia hartu du kolektiboak. Udalaren proposamen hau "baikorki" baloratu dute.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2025/05/12

Aski Da! Irunen bizi nahi dugu kolektiboak lehen bilera eduki zuen Irungo Udaleko Euskara departamentuarekin pasa den otsailaren 12an eta hainbat konpromiso adostu zituztela azaldu dute. Horrez gain, Euskara Aholku Batzordeetan parte hartu dute eta horietan Euskara Plan Estrategiko berria parte hartzearen bidez lantzeko proposamena egin diote udalari. 

Proposamen hau Irungo Udalaren partetik “historikoki” euskarari egin dion trataera eta begirune faltagatik luzatu diotela adierazi du Aski Da!-k eta helburu nagusitzat jo dute irundarren hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskararen erabilera Irunen suspertzea.

Azken hilabetetan ibili dira Aski Da! kolektiboko kideak euskararekiko kezkak adierazten eta nahiak bideratzeko eskatzen eta tarte horretan Irungo Udaleko Euskara ordezkaria aldatu egin da, EAJ eta PSE-EEren arteko gobernu akordioaren ondorioz. Bada, Josu Igiñiz jeltzalea da oraingo Euskara zinegotzia eta kolektiboak “baikorki” baloratu du haren “prestutasuna” eta “konpromisoa” kolektiboaren kezkei eta nahiei dagokienez.

Dena den, kolektiboak exijitu du euskararen normalizazioari lotutako udal ordenantza bete dezatela. “Oraindik ere hutsune handiak daude udal administrazioan eta kezkaturik gaude, arau hauste ugari identifikatu ditugulako 2025 honetan bertan, udalak bere eguneroko jardunean irundarron hizkuntza eskubideak bermatzen ez dituelako”, adierazi dute.

AROA Euskara Plana

Otsailaren 12an euskal hiztunen eskubideen aldeko kolektiboa lehen aldiz elkartu zen Irungo Udalarekin eta ordurako 2025-2029 AROA Euskara Plan berria deiturikoa idatzita zeukala deitoratu du Aski Da!-k. Dokumentu hau, baina, udalbatzatik pasa behar da eta zinegotzien gehiengoak alde bozkatu behar du onartua izan dadin, eta hargatik, Igiñiz ordezkariak partaidetza prozesu bat jarri du martxan dokumentu hau hobetzeko ekarpenak egin ahal izateko.

Irungo kolektiboak parte hartuko duela azaldu du, udalak hizkuntza politikaren garapenean inoiz egin ez duen urratsa dela ulertuta. Dena den, nabarmendu nahi izan dute udalak mahai gainean jarritako euskara plan berriak ez dituela kolektiboak hasieran egindako eskaerak asetzen.

Haien ekarpenak aintzat hartzeko zirrikitua ireki bada ere, “Euskara Plan berria ez da inolaz ere prozesu parte hartzaile baten emaitza izango”, azaldu dute. “Funtsean, gurea egiten ez dugun diagnostiko batetan oinarrituta, egina aurkezten zaigun plan baten gainean aldaketak edo hobekuntzak era mugatuan egiteko aukera besterik ez dugulako”, gaineratu dute.

Hala ere, euskararen erabilera hobetzeko eta euskal hiztunen eskubideak bermatzeko “ahalegin guztiak gutxi direla jabetuta” dago kolektiboa eta, hargatik, eraikigarriak diren prozesuetan elkarlanean aritzeko borondate osoa erakutsi dute. Alabaina, Aski Da!-ko kideak boluntarioak dira eta udal administrazioaren egutegiaren “malgutasun falta” salatu dute parte hartu ahal izateko.”Estu eta larri ibiliko gara abagune honek merezi duen eta nahi genukeen bezala parte hartu ahal izateko”, zehaztu dute.

Parte hartze prozesua gaur hasiko da (hilak 12) eta hurrengo saioak hilaren 19an, 26an eta ekainaren 9an izango dira. Kolektiboak aurreratu du parte hartze prozesuaren emaitza hura bukatzean baloratuko duela, eta inolaz ere ez lehenago.

Txalotu egin dute udalak aitortu izana euskararen egoera zuzentzeko “ezinbestekoa” dela elkarlana eta 2029ra luzatuko den plana bada ere idatzi dutena, aurrerantzean ere planaren garapena eta etorkizuneko plangintza berrien lanketarako Euskara Mahai eta Jarraipen Batzordeak deitzeko beharra dagoela adierazi diote udalari.

Erlazionatutako edukia«Soilik gaztelaniak duen leku bera izatea dugu aldarri»Irungo 35 elkartek salatu dute udalak euskaldunei “ezikusiarena” egitea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.