2024/10/17

Oarsoaldea eta Bidasoko bost euskal presori eragingo die 7/2014 legearen erreformak

Preso horien artetik, bost dira Oarso Bidasokoak: Oiartzungo Joanes Larretxeari, Lezoko Lorentxo Aiestarani, Errenteria-Oreretako Aitzol Gogorzari, Pasai Antxoko Balbino Saenzi, eta Irungo Iratxe Sorzabali eragingo die lege erreformak.

San Tomas azokarako nekazariek ere postu eskaera egin dezakete

Azaroaren 8ra arteko epea dute eskabideak aurkezteko. Hiru ataletan egongo dira bereizita, eta lehiaketa aurten ere egingo da.

Irungo langabezia tasa %10,88koa da eta DSBE 1.365 lagunek jasotzen dute

Erletxeak salatu du pobretzeari eta gizarte-bazterkeriari buruzko "datu falta" dagoela Irunen. Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira egin dituzte adierazpenak.

Denboraleak Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan gauzatu dituen inpaktuak aztertu ditu Aztik

Hondarribiko hondartza kalteak izateko joera txikiagoa duten hondartzen multzoan kokatu du Aztiren ikerketak.

Jaialdi batekin beteko du urtea Emakumeen Etxeak

Larunbat honetan egingo dute egun osoko ospakizuna eta etxearen balantzea egiteko ere baliatuko dute. Gaurko aurkezpenean, etxea kudeatzeko elkar kudeaketa eredua balioan jarri dute.

'Historia + zientzia' zikloa antolatu dute Oiasso museoan

'Emakumeak: sexua eta ugalketa. Kontatu gabeko istorioa' izango da bigarren edizioaren ardatza. Bihar (hilak 18) izango da lehen ekitaldia.

Emakume eta gizon bat atxilotu dituzte Hondarribian lapurreta egitea egotzita

Besarkada solidarioen bidez lapurreta egitea egotzita atxilotu dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du, antzeko beste zenbait delitutan parte hartu duten egiaztatzen ari baita Ertzaintza.

Musika eta dantza Arbesen, auzo elkarteen ekimenez

Egun osoan zehar musika eta dantza emanaldiak egingo dira Arbesen.

Badatoz Meakako jaiak

HIlaren 19tik 27ra egingo dira, eta urteroko hitzorduek ez dute hutsik egingo, hala nola, goitiberak eta ibilaldiak. Dagoeneko izen emateak egin daitezke.

AB Soluzio Industrialak BATen bidelagun izango da

Atletismo elkarteak eskualdeko komunitatearekin lankidetza estutzen jarraitzen du. Pozik eta harro agertu dira Ibon Muñoz eta Alberto Benito.

Urdanibia Berrin haurtxokoa irekiko dute larunbat honetan

Inauguraziorako hainbat jarduera antolatu dituzte. Seigarren haurtxoko hau urtarrilaren 2ra arte egongo da irekita eta barrutiko beharrak identifikatzeko baliatuko dute.

Hegaztien migrazio garaia

Hegazti migratzaileak, larunbatean Ekoetxea Txingudin

Ekoetxeak bat egin du Hegazti Migratzaileen Mundu Egunarekin, eta 'Hegazti Migratzaileen Mundu Eguna: mugak zeharkatzen' esperientzia antolatu du. Gorka Gorospe ornitologoa Plaiaundin izango da, 10:30etik aurrera.

Besarkada solidarioa lapurreta teknika hedatzen ari dela ohartarazi du udaltzaingoak

Hilaren 15ean gertatutako lapurreta ekintzen harira Hondarribiko Udaltzaingoak besarkada solidarioen bidezko delituak prebenitzeko gomendioak plazaratu ditu.

Administrazio euskaran trebatzeko ikastaroa hasi dute udal teknikariek

Administrazio hizkeran trebatu, ohiko hizkuntz akatsak zuzendu eta idatzi argiak eta ulergarriak sortzeko irizpideak jasoko dituzte.

Ezkontzea buruan dutenek hitzordua dute Ficoban

'Los muñecos de la tarta' ezkontzen azoka egingo da asteburu honetan Ficoban. Zortzigarren edizioa izango da eta bost postu berri egongo dira.

Agenda 2030en hamabigarren helburuarekin hasiko dira

Irungo zazpi ikastetxek 'Ekoizpen eta kontsumo jasangarria' helburuari helduko diote. Udalerriko diagnostiko bat egingo dute.

Gehiago