Badatoz Meakako jaiak

HIlaren 19tik 27ra egingo dira, eta urteroko hitzorduek ez dute hutsik egingo, hala nola, goitiberak eta ibilaldiak. Dagoeneko izen emateak egin daitezke.

Meaka festa giroan murgilduko da, hilaren 19tik 27ra zehazki. Programazio zabala da ondu dutena, eta urtero lez, Goitibera Txapelketa egingo da Siutzeko aldapan hilaren 19an. Parte hartzeko izena eman behar da derrigorrezko asegurua izateko, eta horren prezioa 5 eurokoa da. Prezioaren barne egongo da auzoko jatetxeren batean bi lagunentzako bazkari edo afari irabazteko aukera, zozketa bidez hautatuko dena.

Hurrengo egunean, hilaren 20an, ibilaldia bat egingo dute auzotik eta beste ibilaldi bat BTTn. Bi jardueretako izena eman beharra dago eta prezioa 5 eurokoa da, adin txikikoen kasuan izan ezik, doakoa izango baita jarduera. Prezioaren barnean, txistorra ogitartekoa eta edaria daude, baita auzoko jatetxeren batean bazkari bat irabazteko zozketan parte hartzeko eskubidea ere. Zozketa bana egingo da.

Egitaraua

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.