Irailaren 9ra arte dute familiek aukera izena ematekoa. Guztira bost haurtxoko daude Irunen eta 363 haurrentzako plazak eskaintzen dituzte.
Gal Stadiumaren eta Iparralde hiribidearen arteko hirigintza ordenantza berriaren ondorioa izango da eraisketa.
Datozen bi igandeetako estropadetara joateko garraio publikoa erabiltzera deitu ditu herritarrak Azahara Dominguez diputatuak. Sei linea indartuko dituzte.
Zortzi kideko familia bat datozen egunetan etxegabetze agindua jasotzeko arriskuan dago. Donostiako Martutenera bizitzera joatea da jasotako alternatiba baina Irundik urrunduta «are zaurgarriago» bilakatzea da haien beldurra.
Iluntzeko 20:00etatik aurrera Jostaldi pilotalekuan Hondarribiko harrobiko gazteen zein Grand Slameko partidez gozatzeko aukera izango da.
Bihar, hilak 31, ospatuko dute Hondarribiko Gazte Eguna. Izaera autogestionatua eta autofinantzatua duen eguna da, eta aurtengo bazkarian Palestinari elkartasuna adieraziko diote.
Programazioa mantendu egingo da, eta zirkua izango da etziko protagonista nagusia.
Gaurtik hainbat murrizketa egingo dituzte jada aparkalekuei dagokienean.
'Basterretxea Irunen (1958-1971)' erakusketaren harira, lau tailer eskainiko dituzte bere lana hobe ezagutzeko. 6 eta 12 urte bitarteko haurren familiei zuzendutakoak dira, eta doakoak.
Goizeko 10:30ean abiatuko dira igoeran parte hartuko duten lasterkariak. Guadalupera ahalik eta denbora laburrenean igotzen ahaleginduko dira. Haurren lasterketa Gernikako arbolan egingo dute.