Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Alternatiba «errealen» bila, etxegabetzearen aurka

Zortzi kideko familia bat datozen egunetan etxegabetze agindua jasotzeko arriskuan dago. Donostiako Martutenera bizitzera joatea da jasotako alternatiba baina Irundik urrunduta «are zaurgarriago» bilakatzea da haien beldurra.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/08/30

Katea auzoko Lapurdi kaleko 15. zenbakian bizi den familia bat etxegabetu nahi duela Irungo Udalak salatu dute Sara Mariezkurrena eta Xabi Pagalday Bidasoko Kontseilu Sozialistako kideek eta Ikeri Basterrek, kaltetua den familiaren bizilagunak.

Borondatez etxebizitza uzteko agindua jaso duen familiaren kargupean sei adin txikiko daude, eta orain bizi diren etxebizitza udalaren larrialdi sozialetarako etxebizitza bat da. Bertan, bi urte eta erdi daramate bizitzen, ohikoena «zortzi hilabetez» egotea denean, Basterrek azaldu duenez.

Gainera, beste familia batekin partekatzen dute etxebizitza eta hori ez dela «ohikoa» azaldu du Basterrek. «Irungo Udalak ezin du familia bat utzi hainbeste denbora larrialdi sozialerako pisu batean egoten», salatu du bizilagunak. Bertan egoteko epea «asko luzatu» da eta soluzio bat bilatuta egon behar zuen, «baina ez diete lagundu», deitoratu du bizilagunak. Udalak, baina, egoera «berme tekniko» guztiekin aztertu dutela azaldu du, baina konfidentzialtasunagatik ezin dutela egindako kudeaketen berri eman adierazi dute.

Alternatiba «faltsua»

Azken bi urte eta erdian, gizarte laguntzaileak eta gizarte langileak «etxebizitza alternatiba» bat bilatzen aritu direla baieztatu du Pagaldayk, baina ez dutela alternatiba «errealik» lortu uste du. Etxebidek, gizarte sozialek edota Irunvik ez dituztela etxerik esan dietela gaineratu du Kontseilu Sozialistako kideak, eta arrazoia «asko direla familian» izan da. Izan ere, pertsona bakoitzeko metro karratu kopuru bat izatea irizpide bat da eta zortzi pertsonentzako ez dagoela horrelako etxebizitzarik erantzun diete. Etxebizitzaren legearekin «etxegabetzeak gelditu» egingo zirela «saldu» izana salatu dute Kontseilu Sozialistako kideek ere. «Orain ikusten ari gara nola sei adin txikiko dituen familia bat kalean geratzeko arriskuan dagoen».

Dena den, alternatiba bat bai eskaini die Gipuzkoako Foru Aldundiak. Donostiako Martuteneko auzoan dagoen eraikin batera bizitzeko proposamena egin diete, baina Mariezkurrenak azaldu du familiako guztiak «dena elkarrekin» egitera «behartuta» egongo zirela. Gainera, ez dute alternatiba errealtzat jo Katea auzotik joango direlako, baita Irundik ere. «Egoera zaurgarrian dagoen familia bat are zaurgarriago egingo dute», deitoratu du Mariezkurrenak. Horrez gainera, haurrak kentzeko isilpeko prozesu bat hasiko duten beldur da familia. «Ondo sentitu behar diren alternatiba izan behar du», adierazi du Mariezkurrenak.

Aginduaren esperoan

Etxebizitza borondatez uzteko epea pasa den astean bukatu berri da. Orain, administrazioko epailearengana iritsiko da kasua eta honek bost egun izango ditu kasua exekutatzeko. Ondoren, etxegabetzea egiteko agindua udalari bidaliko dio epaileak, eta etxegabetzea gauzatuko litzateke poliziaren laguntzarekin.

Abuztua denez, prozesu hau geldo doa, baina epaileak «larrialdizkoa» dela baloratzen badu, etxegabetze agindua «berehala» eman dezakeela ohartarazi dute Mariezkurrenak eta Pagaldayk. Agindu hori ematekotan, etxegabetzea iraila hasiera edo erdialdean egiteko agindua eman dezakeela uste dute. Erreportaje hau asteazkenean bidali zen inprentara, eta ordurako ez zuten agindurik jaso. Aldiz, bizilagunak ez du uste etxegabetzea gauzatuko denik. Sinistu nahi du bestelako alternatibaren bat iritsiko dela, eta horretan borrokan segitzeko indarra erakutsi du. Bide horretan, gaur elkarretaratzea egingo dute Kontseilu Sozialistak deituta San Juan plazan, 18:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.