Igandeko Gira Bira Belaskoeneara lekualdatu dute

Programazioa mantendu egingo da, eta zirkua izango da etziko protagonista nagusia.

Irailaren 1ean, datorren igandean, Gira Bira egingo da eta euria egingo duela aurreikusi denez, egunaren lekualdaketa egin dute. Hala, Alai Txokon beharrean, Belaskoenea ikastetxeko jolastokian elkartuko dira. 

Programazioa, berriz, ez da aldatu eta honako tailer hauek eskainiko dituzte: 

17:00etan, jardunaldiaren hasiera: hiru tailer

  • Malabarak: parte hartzaileek malabar moten hastapenak (diaboloa, pilotak, zapiak…) ikasteko gune bat.
  • Zirkumotrizitatea: parte hartzaileek beren psikomotrizitatea garatzeko aukera, biraka eta arrastaka ibiltzeko zirkuitu batean.
  • Sormen tailerra, Artean Espazioak dinamizatuta.

19:00etan, zirku ikuskizuna

niMú konpainiak Pausa emango du, zirkua eta dantza bat egiten dituen ikuskizun bat, 45 minutukoa, familia osoarentzat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.