Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Herritar guztiek ondo pasatzeko Gazte Eguna

Bihar, hilak 31, ospatuko dute Hondarribiko Gazte Eguna. Izaera autogestionatua eta autofinantzatua duen eguna da, eta aurtengo bazkarian Palestinari elkartasuna adieraziko diote.

Aurten ere Soroetan egingo dute bazkaria.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2024/08/30

Larunbat honetarako antolatu dute Hondarribiko Jai Nagusien aurrekari izango den Gazte Eguna. Herriko gazteak elkartzeko, saretzeko eta ondo pasatzeko eguna izaten da. Autogestioan eta autofinantzaketan oinarritzen da eta ia urtero [2022an izan ezik] aldarrikapen sozial edo politikoren batekin bat egiten du. 

Gazte Eguna antolatzen dutenek uztail hasieran egiten dute lehen asanblada irekia. Instagrametik zein WhatsApp taldetik deialdia egin eta elizaren atzeko plazatxoan biltzen dira. Asanblada horretan lehen xehetasunak erabaki —urte horretako aldarrikapena zien izango den—, eta lan taldeak antolatzen dituzte: bazkari lantaldea, jokoen lantaldea, sarreren lantaldea —basoak eta zapiak egiteaz arduratzen dira—, barraren lantaldea eta kontzertu, udal baimen eta azpiegitura lantaldea. Talde bakoitzak bere lana egin eta hurrengo bileretan egindakoa komunikatzen dute, azken erabakiak elkarrekin hartzeko. 

Aurten Palestinari elkartasuna adieraztea eta egunean bertan jasotzen duten diru kopuruaren zati bat estatura bideratzea erabaki zuten. «Munduan ditugun gatazkak bost mila dira, baina ikusita Palestina jasaten ari den sarraskia eta giza eskubideen urraketa, ez genuen dudarik izan gure laguntza minimoa hara bidali behar genuela», azaldu du Urko Iridoy antolatzaileak. 

Uztailean Etxara elkarteak Palestinaren aldeko marmitako herrikoia antolatu zuten eta 6.425 euro lortu zituzten, Andaluziako SUMUD_Jerez kolektiboaren bidez bidaliko dituztenak. Gazte Eguneko asanbladako kideak, berriz, dirua bideratzeko elkarte aproposena zein den aztertzen ari dira. 

Sarreren salmenta

Autogestionatutako eguna izateaz gain, autofinantzatutakoa ere bada. Hilaren 24an ipini zituzten sarrerak salgai, eta horien erdia soilik saldu ziren, espero ez bezala, urtero sarrerak ziztu batean agortzen direlako. Arrazoia iazko salmenta «kaotikoa» izan daitekeela uste dute antolatzaileek. Iridoyk kontatu duenez, iaz, urtero bezala, ordu eta leku jakin bat ezarri zuten sarrerak saltzeko. Hiru ordu lehenago ilara luzeak sortu ziren. Bat-batean, euria hasi eta «korrika eta bultzaka» hasi zen jendea. «Oso momentu itogarria izan zen eta horrek eragin du aurten, iazkoa ez bizitzeko nahiarekin bazkaltzeko beste aukerak bilatu izana». Sarrera guztiak agortzea funtsezkoa dela gaineratu du hondarribiarrak. «20 euro horiekin ez dira soilik paella ordaintzen ari, kontzertuak, zapiak, basoak, barra… guzti hori ordaintzeko balio digu». 

Udalak diru partida bat jartzen duela azaldu du ere, baina diru kopuru hori ez dela nahikoa izaten eguneko, zein urteko gastuei aurre egiteko: «Udalak ematen digun diru laguntza handia da, baina Hondarribian dauden prezioekin eta antolatzen ditugun beste zenbait gauzetarako ez da nahikoa». Gazte Eguneko dirua hurrengo urterako koltxoi ekonomiko bezala erabiltzen dute, eta baita Olinpiadetako zenbait jardunalditarako ere. «Azaroko eta abenduko probetarako ez dugu udalaren diru laguntzarik jasotzen. Egun horietan zerbait egin nahi bada Gazte Egunetik atera behar dugu dirua». Haatik, egunean bertan barrak ondo funtzionatzea funtsezkoa dela gaineratu du. «Iazko barra oso ona izan zen eta aurtengorako errepikatzea espero dugu». Herritar orori kontzertuetara bertaratzeko deia luzatu diete antolatzaileek. 

Larunbaterako eguraldi txarra iragarrita dagoenez bazkaria Soroetara lekualdatu dute. Atzo egin zuten hori erabakitzeko asanblada. Gazte Eguneko jokoen ordutegiak aldaketak izan ditzakeela jakinarazi dute. Bazkariaren eta kontzertuen orduak, ordea, berdina izaten jarraituko du. Dena dela, 13:00etarako aurreikusia zegoen Palestinari elkartasuna adierazteko herri argazkia bertan behera geratu da. Horren ordez, bazkarian bertan aterako duten argazkiaren momentua baliatuko dute eguneko aldarria egiteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.