Aniztasun sexuala eta LGTBIQ+ eskubideak bistaratzeko egitaraua

Bihartik irailera bitartean, hilabetean behineko maiztasunarekin, jarduerak antolatu ditu Berdintasun zerbitzuak. LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek haien eskubideen defentsan erreferenteak ikusaraztean jarri dute fokua.

Osasun interpelazio bat egingo diote Gotzone Sagarduiri

David Soto euskal legebiltzarkideak interpelazio bat egingo dio Osasun sailburuari Bidasoa 2023-2033 ESIaren Gida Planari dagokiona.

Iñaki Goikoetxea, Real Unioneko entrenatzaile berria

David Movilla kargutik kendu ondoren, Goikoetxea sasoiko hirugarren prestatzailea izango da. Talde txuribeltza jaitsiera postuetan dago, eta maila mantentzeko helburu argia izango du.

95 zuhaitz landatuko dituzte aurtengo Zuhaitz Egunean

Larunbatean (hilak 18) egingo dute egitasmo honen 28. edizioa, San Telmo inguruan. 2022an jaiotako haurrak izango dira protagonista nagusiak.

Egiluze komentua gizarte zaintza zentro bat izango da

Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eta gaixotasun mentalen bat dutenentzako eguneko zentro bat eta lau egoitza unitate sortzen ari dira Lapitzen. Apirilean lehen erabiltzaileak bertaratuko dira Aldundiak baieztatu duenez.

2023ko kreditu aldaketarako zenbait proposamen egin ditu Abotsanitzek

7 milioi eurotik gorako proposamena egin dute, arloka. EAJk egindako proposamenak dituen "hutsuneak betetzeko" asmoz aurkeztu dituzte.

Hainbat proposamen egin ditu Osasun Bidasoak

Oinaurreko anbulatorioaren lanek iraun bitartean kontsultategi bat irekitzea eskatu dute. Era berean, Osakidetzako langileen berrantolatze orri bat proposatu dute.

BATeko atletak, sasoi onean

Dominak, ohorezko postuak eta marka hobeak lortzen jarraitzen dute lehiatzen diren lekuan lehiatzen direla.

Urpeko zinema izango da hil bukaerako protagonista

CIMASUB Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa egingo dute hil bukaeran. Hilaren 23tik 25era bitarte, egunero film bat proiektatuko dute Itsas Etxean.

Santano: "Anbulatorioak partzeletan eraikitzen dira, ez airean"

Orain arte adostutako planarekin jarraitzeko eskatu dio alkateak Osakidetzari, Oinaurren anbulatorio bat eraikitzeko eta erdigunekoa handitzeko.

[Zozketa] Behobia-Donostiako dortsala

Lasterketaren 58. edizioan parte hartzeko dortsala zozkatuko da HITZAkide eta harpidedunen artean.

Asteburuan Bidasoan zer?

Kontsulta itzazu asteburuan Bidasoko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.

Hondarribia AEko aulki mugikorreko taldeak, hitzordu hirukoitza asteburuan

Larunbatean Orion Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 7. jardunaldia eta Gipuzkoako 8+ AB M Txapelketa jokatuko dituzte hondarribiarrek. Astelehenean berriz, modalitate bereko Euskadiko Txapelketan ariko dira.

Eduki babestua
EDUKI BABESTUA-HONDARRIBIKO UDALA

Gitarra jaialdia eta antzerkia, Hondarribiko asteburuan

Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XXI. Gitarra Jaialdiaren barruko kontzertuak jasoko ditu Kultur Etxeak.

Ibilgailu elektrikoen aldeko politikak eskatzeko mozioa jarri du Ekologistak Martxan taldeak

Azterketa bat eskatuko dute ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioen gainekoa eta horiek instalatzeko aurrekontua egitea galdegingo dute ere.

Gitarra doinuek herria alaituko dute bihartik astelehenera

XXI. Nazioarteko Gitarra Jaialdia hasiko dute bihar. Bost kontzertu eskainiko dituzte, guztiak doakoak.

Parte hartze handia Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan

Orotara, 331 lan aurkeztu dira lehiaketara. Irabazleak irailaren 9an erabakiko dituzte, eta sari banaketa azaroaren 24an egingo da.

Bikendi Aizpiolea BATeko atleta gaztea hil da

Hiru urtez gaixotasun baten aurka borrokatu ondoren, atzo zendu zen 17 urteko gaztea. Klubak doluminak eman dizkio familia, taldekide eta lagunei.

Asfaltatze lanak egingo dituzte Sarasate kalean

Sarasate kaleko jarduketak direla eta, zirkulazioan aldaketak egongo dira gaurtik maiatzaren 3ra bitartean.

Hauteskundeak parte hartzea

Udal hauteskundeetarako bost hautagaitza Hondarribian

Maiatzeko hauteskundeetarako bost zerrenda osatu dituzte herrian. EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP taldeek hautagaitza aurkeztu dute.

Gehiago