'Esnatu naiz' kabareta estreinakoz Irunen

Euskal Herritik Londresera nortasuna garatzeko aukeren bila joan zen Elurren istorioa da nagusi. Trans kolektibokoen egunerokotasuna, generoa eta sexu joerak lantzen ditu kabaret honetan Andoni Mutiloa zuzendari eta aktoreak.

12 milioi euroko kreditu aldaketa proposatuko du udal gobernuak

Osteguneko Ogasun Batzordera eramango dute proposamen hori. Agintaldi berria ekainean hasiko denez, martxo bukaeran kreditu aldaketa hori proposatzea "erantzukizunez jokatzea" dela esan du alkateak.

Mikromezu lehiaketako sariak banatuko dituzte asteazkenean

KIUBek antolatutako lehiaketara 130 lan aurkeztu dituzte. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, eta DBH 1 mailako ikasleei begirakoa da lehiaketa.

Uztailaren 24ra luzatu diote Angel Miguel Medranori alokairu soziala

Burofax bidez helarazi dio putre funtsak irundarrari alokairu sozialeko kontratua luzatuko diola, baina egun horretan bere bizitza guztiko etxebizitza utzi beharko duela esan diote.

EH Bildu, "pozik" erabilera anitzeko pabiloia urratsak ematen ari delako

Koalizioak 2022an erregistratu zuen lehen aldiz proposamena. Hasiera batean udalak ukatu bazuen ere, orain emandako aurrerapausoen balioa nabarmendu dute.

Ikasleek Irungo emakumeen aztarnak ezagutzeko ibilaldia

Irungo emakumeen ofizioak ezagutzeko ibilaldia antolatu dute hiriko 15 ikastetxeetako 1.240 ikasleentzat. Gainera, ibilbidearen mapa Emakumeen Etxean jarriko dute.

Hondarribiko aeroportua.

Aireportuko trafikoa %24 igo da otsailean

Joan den hilean 24.966 bidaiari izan zituen Hondarribiko aireportuak. Aireratze eta lurreratzeei dagokienez, 330 hegaldi erregistratu zituen Aenak.

Asmoa Irun pasatzea den migrazioa ikertu du Irungo Udalak

Elkarbizitza planean jaso nahi du udaletxeko Ongizate arloak Irungo errealitate hau. Migrazioaren testuingurua ezagutzeko 240 elkarrizketa egin ditu Begirune Fundazioak.

Osakidetzak 'Bidasoa 2023-2033 ESIaren Plan Zuzentzailea' aurkeztu du

Txostenean Irungo erdigunean 10.000 m2ko erietxe bat aurreikusten dela azaldu du Irungo EAJk, eta beste bat Oinaurren eraikiko litzateke.

BDSKoop-ek 'bizHIRIak' foroa antolatu du bigarrenez

Bidasoa Beheko eskualdean trantsizio ekosoziala bultzatzeko helburuarekin, bi hitzaldi antolatu dituzte Palmera Monteron: hilaren 17an eta 30ean.

Azken Portuko igerilekuak, itxita larunbat arratsaldean

San Martzial igeriketako txapelketa lehiatuko denez, igerilekuak itxita egongo dira jendearentzat 15:00etatik 21:00etara.

Udal hauteskundeetarako zazpi zerrenda Irunen

PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek, EAJk, EH Bilduk, PPk, VOXek eta IZAIAk osatu dituzte zerrendak maiatzaren 28ko bozetarako.

Dominaz betetako asteburua Hondarribia AEko gazteentzat

Casauboneko Nazioarteko Estropadan urrezko bost, zilarrezko bat eta brontzezko zazpi domina poltsikoratu dituzte hondarribiarrek.

Ekintza mordoa Plaiaundiren 50. urteurrenaz gozatzeko

Maiatza izango da ikastetxearen mende erdiko ospakizun ofizialen hilabetea. Maiatzaren 2tik 6ra hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Larunbatean, dantza klasikoko emanaldia

Larunbatean Dantzaren Nazioarteko Eguna da, eta Irungo Udalak bat egingo du ospakizunekin. Ikuskizuna 12:00etan hasiko da, Dunboako ubideko pasealekuko barandaren ondoan.

'Casila revolucionaria' komikia aurkeztuko dute Lakaxita Gaztetxean

Ruben Uceda komikiaren egilea gerturatuko da maiatzaren 4ean Irungo gaztetxean egingo duten aurkezpenean.

'Aiako Harria eta Jaizkibel' mendi gida kaleratu du Sua Edizioak

26 ibilbide jaso ditu Mikel Arrizabalagak 'Aiako Harria eta Jaizkibel' mendi gidan. Bertako ondareari eta historiari buruz ere aritu da.

Arantxa Urretabizkaia

Arantxa Urretabizkaiak 111 Akademia saria jasoko du

'Azken etxea' eleberriagatik saritu dute. Ekainean egingo dute saria banatzeko ekitaldia.

Nafarroa etorbidean hiru ezki moztu dituztela salatu du Artiako Lagunakek

Zuhaitzak moztu eta gero berriz ere arbolak ez landatzea salatu du talde ekologistak.

Emekik antolatutako Emakumeen V. Pala Txapelketaren lehen jardunaldia.

Maiatzerako zenbait egitasmo antolatu ditu Emekik

Emakume elkarteak tailerrak, hitzaldiak eta kirol jarduerak antolatu ditu datorren hilerako.

Gehiago